GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Caja Laboral Baskonia Sevillan dauka partida

Oxigeno bila defentsarik onenaren aurrean

A. G.

Oxigenoa derrigorrezkoa da bizitzeko. Aspaldion ito beharrean ibili da Caja Laboral Baskonia, hala Euroligan nola ACB Ligan, nahiz eta irabazi; Granadaren aurkako azken partidan, kasu. Bada, oxigenoa bilatuko du Dusko Ivanovicen taldeak gaur eguerdian San Pablo pabilioian Cajasoli egingo dion bisitan.

Alabaina, arnasa lasai hartzeko toki txarra egokitu zaie gasteiztarrei, izan ere, ezer baldin bada andaluziarren jokoaren bereizgarria, hori beraien defentsa zorrotza da. Erasoan Savanovicen inspirazioaren menpe dira Joan Plazaren mutilak, baina atzean lana gogor egiten dute, eta puntu gutxi saskiratuagatik, gutxiago jaso ohi dituzte. Horregatik dira Sevillakoak sailkapeneko bosgarrenak.

«Defentsako erritmora egokitzea» da partida irabazteko gako nagusia Ribasen eta Teletovicen iritziz. «Erasoan pazientzia beharko dugu», nabarmendu zuen Badalonako antolatzaileak; «atzean jokatu ezik jai izango dugu», adierazi zuen bere aldetik hegal-pibot bosniarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo