GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz buruko txapelketa

Festa ondorengo zalantzak

Aitor Zubietak binakako finalaz geroztik ez du entrenatzerik izan eskuko minagatik eta oso estu helduko da.

p046_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL

Binakako txapela jantzi ondorengo parranda ez omen zen sekulakoa izan, baina bere kirol bizitzako garaipenik handienaren ondorenek aje dezente utzi dizkiote Aitor Zubietari. Etxarrikoak bihar ekin behar dio Urretxun berriz ere lehiari, eta Ogetan sufritutako eskuko minak zalantzaz josia dauka atzelaria, Buruz Buruko Promozio Txapelketaren atarian.

Txapeldun irten aurreko tantoan hamar minutuz aldagelan izan zuen arazoa belauneko babes batek sortutako karranpa eta ubeldurak izan ziren, baina horiek ahaztuta ditu eta eskuin eskua da oraingo Zubietaren arazoa. «Fisikoki oso momentu onean aurkitzen naiz, jokoz ere gustura, txisparekin. Arazo bakarra da eskuak aste pare bat gehiago beharko lituzkeela», adierazi zion atzo GARAri Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

Biharko partidarako material aukeraketa egin zuten atzo berak eta Aritz Lasak, eta pilotak aukeratu ostean, ordu laurden inguru aritu ziren biak piloteoan. «Finalean nahikoa gaizki bukatu nuen, txapelketa osoan zehar kailuarekin arazoak izan nituen, baina tako dexenterekin jokatuta, itxuran aritu nintzen. Baina finalaren egunean tako kopurua gutxitu nuen eta eskua nahikoa gaizki nuela amaitu nuen. Ez nago %100an baina takoak ondo jarrita ea nola irten gaitezkeen», adierazi zuen.

Hori bai, atzo arratsaldeko bostetan zuen asmoa behintzat, bihar gauean Urretxura itzuli eta Buruz Buruko Promozio Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatzea zen. «Enpresarekin hitz egingo dugu baina pixkanaka pixkanaka kailua ixten ari da. Egia da goizegi dela, egun gutxi dira baino ikusiko dugu».

Entrenatzerik ez

Ohikoa izaten da Binakako Txapelketan finalera heltzen diren pilotariek nahi baino denbora gutxiago izaten dutela molde berrira ohitzeko, baina Zubietaren kasuan entrenamendurik gabe helduko da Buruz Buruko debutera. Anekdota gisa konta daiteke atzoko aukeraketan, binakakoan egiten den bezala, hiru pilota apartatu zituela Etxarrikoak eta Juan Mari Juaristiren txantxen ostean, hiru horietatik birekin geratu behar izan zuela, araudiak esaten duen bezala.

«Egia esan ez dut entrenatu, astelehenean probatxo txiki bat egin nuen, baina apenas eman nion eskuinarekin, oraindik kailua bixi-bixi neukan, baita eskuko min apur bat ere eta ezin izan nuen asko egin», azaldu zuen etxarriarrak.

Denboraz juxtu ibiltzea nahikoa arrunta den arren, batere ohikoa ez dena da, lehen mailako txapel bat irabazi berritan, promozio txapelketa bat jokatu behar izatea eta horixe tokatzen zaio Zubietari, Buruz Burukoarekin egin duten berrikuntzak direla-eta. Etxarriarrak halere, ahotsik altxa gabe hartu du enpresaren erabakia eta betiko ilusioa omen dauka lehia honetarako ere. «Pilota egunetik egunerako kirola da. Binakakoa amaitu da, dena oso ongi atera zaigu eta orain eskuz banakakoa hemen tokatu zaigu jokatzea. Azkenean enpresak hala erabaki badu, nik ahal dudan hobekien prestatuko dut eta ahal dudana egingo dut, ilusio berberarekin jokatzeko eta irabazten saiatzeko», azaldu zuen atzelariak.

Txapelek, gainera, presio handiagoa ekarri ohi diete janzten dituztenei, baina Aitor Zubietak ez dio helburu berezirik jarri nahi izan bere buruari txapelketa honi begira. «Halako txapelketetan ez dago helbururik jartzerik. Partida bat galduz gero dena konplikatzen da eta astetik asterakoa da jartzen dudan helburu bakarra».

Lehen arerioa etxean hartuko duen Aritz Lasa izango du Zubietak. Urretxuarraren inguruan galdetuta, honakoa azaldu zuen: «Urte bikaina egin du. Oso ondo ari da, buruz buru bi partida jokatu ditu eta biak oso ondo, esaten den bezala errodajea eginda dator, fisikoki eta eskuetatik oso ondo dago eta oso arriskutsua da».

Asier Olaizola no encontró el material que buscaba

La primera elección de material del Manomanista de Primera deparó la primera queja por el material, y es que Asier Olaizola no terminó nada satisfecho ayer en Iruñea con las pelotas que le presentaron para su enfrentamiento ante Oinatz Bengoetxea. «No he encontrado lo que buscaba pero, ¿qué se le va a hacer? A jugar con lo que hay. No es el tipo de material que me conviene. Quitando una pelota, las demás son muy rápidas que andan por abajo. Es el tipo de material que le conviene a Oinatz, yo quería otro, no le he encontrado y no hay nada que decir», se extendió el de Goizueta.

Al de Leitza, por contra, el material le pareció adecuado a las características del Labrit. «Son diferentes las de las dos, pero son correctas. Él ha cogido pelotas más tranquilas, de más volumen y de menos toque, y yo todo lo contrario. Pelotas de más toque, con menos bote y cada uno ha buscado su pelota y no hay ningún problema», declaró el campeón de 2008 de la especialidad.

Al margen del material, el estado físico de ambos centró la atención en Iruñea, ya que Bengoetxea explicó que no ha entrenado con regularidad las dos últimas semanas por una lesión en un dedo de la mano derecha y Asier Olaizola comentó que tampoco se ha ejercitado con normalidad por problemas musculares. Así que ambos pelotaris se presentarán con una notable falta de entrenamientos a una modalidad tan exigente como el mano a mano en el estreno de este nuevo formato.

Jon ORMAZABAL

Aginte makila

Atzo jaso zuen Xalak Erriberrin, azken Binakako Txapelketako Euskadi Irratiko pilotaririk onenaren saria. Aginte makila eta bere pisua, 88 kilo ardotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo