GARA > Idatzia > Kultura

«Beste gu», banpiroei buruzko eleberria, Mikel Zarate sariaren irabazle

GARA | DONOSTIA

Asier Mendoza Etxabe idazle zarauztarrak idatzitako «Beste gu» nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko da.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu berri dute sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Aurten izan du sariketak lehen deialdia, eta harrera bikaina lortu duela adierazi zuten antolatzaileek, 21 idazlan aurkeztu baitziren bertan, guztiak haurrentzat sorturiko ipuin eta nobelak.

Freskotasuna eta umorea

Berorien artean, «Beste gu» izeneko nobela hautatu du epaimahaiak, bere «freskotasun eta umoreagatik», eta irakurle gazteen artean izan dezakeen tiradizoagatik. Izan ere, gaztetxoen artean boladan dagoen gaia lantzen baitu, banpirismoa, nahiz eta kontakizunean gauzak ez izan itxura batean diruditen bezalakoak eta amaieran ustekabea etorri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo