GARA > Idatzia > Kirolak> Eskubaloia

Bera Bera Hamar urtez aritu dira elkarrekin lanean

Akaba enpresak ez du taldearekin sinatutako babes-akordioa berrituko

p044_f02_97x96.jpg

GARA | DONOSTIA

Akaba enpresak orain dela hamar urtetik Donostiako Bera Bera eskubaloi taldearekin duen babes-akordioa ez duela berrituko adierazi zuen atzo klubak.

Bera Berak ohar baten bidez aipatu zuenez, hamar urte horien balantzea «oso positiboa» izan da, bai tadearentzat, bai eta Akabarentzat ere. Hala ere, «enpresak une zaila bizi du eta oso zaila zaio eskubaloi taldearekin duen babes-akordioari eustea».

Hala ere, enpresak «ez du baztertzen etorkizunean Bera Berarekin babes-akordio berri bat sinatzea; eta, bitartean, ahal duen heinean, bere laguntza eskaintzen dio».

Halaber, «arrakasta handienen lorpena» ospatzeaz gain, lekukoa beste enpresa batek hartzea espero du Akaba enpresak.

Bera Berak, berriz, «eskerrak eman nahi dizkio hamar urteko etapa honetan elkarrekin lan egiteagatik». Horrez gain, enpresa eta erakundeei dei egiten die eskubaloi taldeko babesle berri izan daitezen bultzatzeko. Horrela, «erakundearen izena Espainia osoan eta Europako zati batean aditzera emango du taldeak», esanez amaitzen du Bera Berak oharra.

Veronica Cuña, jokalari berria

Kirol arloari dagokionez, Bera Berak Veronica Cuña zentrala fitxatu du datorren denboraldirako. 28 urte dituen eta 1,68 metroko garaiera duen jokalari galiziarra Castro Urdiales taldean ari da gaur egun. Oso azkarra izateaz gain, buruz buruko jokaldietan abilezia handikoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo