GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko 13 alkatek eta 60 hautetsik Donibane Lohizunerako deia egin dute

Jon Anza Kolektiboak deituta, bihar arratsaldean Donibane Lohizunen egitekoa den manifestaziorako deialdiarekin bat egin du Askatasunak, baita Ipar Euskal Herriko hainbat alkatek eta hautetsik ere.

p011_f0178607.jpg

GARA | DONOSTIA

«Egia nahi dugu!» goiburuarekin biharko Jon Anza Kolektiboak Donibane Lohitzunen deitu duen manifestazioa hamaika babes adierazpen jasotzen ari da egunotan. Besteak beste, Askatasunak egin du bat bihar arratsaldeko bostetan Donibane Lohizuneko Louis XIV.a plazatik irtengo den martxarekin. Horrez gain, gaur gauerako antolatutako hainbat ekimenen berri eman zuen. Biarritzeko Le Royal zineman Serge Le Peronen «J'ai vu tuer Ben Barka» filmaren proiekzioaren ostean, mahai-ingurua egingo dute Jon Anza Kolektiboko kide Gabi Mouesca eta Ludivine Thouverez irakasle ikertzaileak.

Atzo ere Ipar Euskal Herriko dozenaka udaletako alkate eta hautetsik bat egin zuten manifestazio deialdiarekin. Jon Anza Kolektibotik jakinarazi zutenez, guztira 13 alkatek eman zuten izena, eta hainbat herritako 60 hautetsik. Alkateen artean dira Urepeleko Mixel Ernaga, Suhuskuneko Rene Etchemendi, Azkarateko Jean-Michel Galant, Mendibeko Florentin Goni, Lekunberriko Joseph Goienex, Lehuntzeko Oettan Guillemontonia eta Lakarrako Joan Claude Ibargaray, Hiriburuko alkate Alain Iriart, Behorlegiko Ana Mari Lerrisa, Gamarteko Joan Baptiste Loyatho, Eiheralarreko Erramun Minondo, Bankako Mixel Oçafrain eta Aldudeko Peio Setoin.

Era berean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako udaletako hainbat hautetsik ere agertu dute euren babesa. Kolektiboaren oharra babestu duten hautetsi horien artean dira, Azkarateko hautetsiak, Urepelgoak, Uztaritzekoak, Urruñakoak, Hazparnekoak, Arbonakoak, Senperekoak, Makeakoak, Donamartirikoak, Ahatsakoak eta Gamartekoak.

Biarritz

Gaur gauean, Biarritzeko Le Royal zineman «J'ai vu tuer Ben Barka» filma proiektatu ostean mahai-ingurua egingo dute. Jon Anzari buruz hitz egingo dute bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo