GARA > Idatzia > Ekonomia

LEGORRETA

Prodemaren espedientearen aurkako mozioa eztabaidatuko du gaur Udalak

Legorretako Udalak Prodemako zuzendaritzak 16 langile kaleratzeko asmoz aurkeztu duen espedientearen aurkako mozioa eztabaidatuko du gaur ezohiko udalbatzan. Langileen batzordeak egin du mozio hori eta udalbatza egin bitartean elkarretaratzea egingo du udaletxearen aurrean. Joan den otsailean kontratuak eteteko beste espediente bat aurkeztu zuen hiru hilabeterako, eta Lan Ordezkaritzak onartu egin zuen. Batzordeak «kaleratze bakar bat ere ez duela onartuko» iragarri du eta atzo, gaur, eta apirilaren 20 eta 22an greba egingo dute. Gainera, apirilaren 26tik aurrera greba mugagabea deitu dute. Langileen batzordeak enpresari LEE espedientea bertan behera uzteko eta Lan Ordezkaritzari «enpresaren morroi» izan ez dadila eta atzera bota dezala eskatu die.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo