OMENALDIA
Pailazoen «kongresua», Mokoloren omenezko emanaldi batean
Euskal Herriko pailazo ezagunenek -Pirritx, Porrotx eta Marimotox, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior, Gari, Montxo eta Joselontxo eta Potxin eta Patxinek, besteren artean- Iñaki Odriozola, Mokolo pailazoa zenaren, aldeko emanaldi berezia antolatu dute. Guztira hamasei pailazo elkartuko dira. Iñaki Odriozola anoetarra, Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazo taldeko kidea zen eta bihotzekoak jota hil zen iaz, AEBetan oporretan zegoela. 30 urte besterik ez zituen.