GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2010/4/15

Erreakzioa

Ez, ez dute asko itxaron erreakzionatzeko. Egunkaria auziko epaiak gogor jipoitutakoek kolpea eman dute hamar euskal herritar atxilotuz. Abokatuak, presoak eta Jon Anzaren senideak konfiantzazko letradurik gabe uzteko; irakasleak, ikasleek ahaztuko ez duten bake eta elkarbizitza lezioa emateko; duela gutxi aske geratutakoak, dotrina gehiago hedatzeko; preso egondakoen senideak, aske ez direla gogorarazteko; artistak, kultura, berriro, ETA da.

Frantziako paperak, orain ere. Ezaguna da, aspergarria. Perla izugarriak tartean; ETAk posta bidez gonbidatzen ei du jendea, erakundean sar dadin. Alafede!

Literatura txarra eta sinesgaitza, inkomunikazioarekin lotuta. Grande Marlaska eta Guardia Zibila. Beldurtzekoa. Egunkaria auziko epaiak zioena errepikatzera doaz. Ez die axola; ez dira aldatuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo