GARA > Idatzia > Kultura

Liburuak eta loreak gaur Bilbo eta Donostiako liburu azoketan, urtero legez

A. BILBAO | BILBO

Apirilaren 23a, Liburuaren Eguna, UNESCOk izendatu zuenez. Bartzelonako Ramblan jarri ohi duten liburu azokaren parera iritsi ez arren. Atzo, esaterako, Kataluniako hiriburuan 20 milioi euroko salmentak egin omen zituzten, iaz legez-urteko salmenten % 7,6-.

Bilbon, Liburu Azokaren antolatzaile Asier Muniategik esan zigunez, jende ugari hurbildu zen azokara, eta «salmentak ere polito joan dira». Salduenen artean, argi eta garbi esaterik ez baldin badago ere, Toti Martinez de Lezea gaztelaniaz -bertan zen atzo, liburuak sinatu eta sinatu, Alvira, Abasolo eta abarrekin- eta Kirmen Uribe euskaraz -ondarroarrak berriz, Bartzelonara jo zuen atzokoan-.

Donostian jarduna ez zen horren bikaina izan -bertako arduradun Andoni Aranzegiren ustetan- «goizetik oso eguraldi kaskarra izan zelako», inguruko herrietako irakurleak atzera botatzeko beste. Hala ere, makina bat ekitaldi burutu zituzten Gipuzkoako hiriburuan: marrazketa tailerra, irakurketa publikoak eta ipuin kontaketak. Baita kontzertu bat eta bi mahai-inguru ere -euskaraz zein gaztelaniaz-, liburuen munduaren inguruan.

Iaz baino jende gutxiago beraz -eta ondorioz, antza, salmenta murritzagoak-, baina parte hartze aldetik, oparoa Donostiako azoka. Eta idazle salduenei dagokienez, oso atomizatua izan omen da aurtengo azoka, «saltoki bakoitzak izen bat nabarmendu du».

Datorren asteazkenean-edo, kontuak zorrotz atera eta lanik salduena iragarriko dute gipuzkoarrek, eta ekain bukaeran edo uztail hasieran egingo den ekitaldian idazleari Zilarrezko Euskadi Saria emango zaio. Donostian Pablo Muñoz eta Gotzon Mantuliz izan ziren liburuak sinatu zituzten idazleak.

Ficha

Grupo: Carla Bley quartet (The lost Chords) con Paolo Fresu.

Lugar: Teatro Campos, Bilbo. Fecha: 22-4-2010.