GARA > Idatzia > Kultura

Les Luthiersen umore argentinarrak algarekin sarituko ditu ikusleak

Boskote argentinarra Euskal Herrian izango da, Donostian lehendabizi eta Bilbon gero, «Los premios Mastropiero» ikuskizun berria aurkezten. Aktoreen aburuz, gainerako lanak ez bezalakoa da honakoa, bertan obra nagusiaren barruan, beste bederatzi obra txiki topatuko dituelako ikusleak. Obra txiki horiek guztiak taldeko bost kideen artean antzeztuko dituzte eta 50 pertsonaia baino gehiago irudikatuko, ohiko duten umoreaz eta musikaz, oholtza gainean.

p040_f01.jpg

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

Les Luthiersen «Los premios Mastropiero» ikuskizunak Buenos Airesko antzokietan hiru urte eman ditu, eta tarte horretan milaka ikusle bildu ditu. Orain, itsasoa gurutzatuta, Euskal Herrira heldu da, Donostian eta Bilbon, emanaldi sorta bana eskaintzeko. Atzo Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu zutenez, «Los premios Mastropiero» antzezlanean sari banaketa bat parodiatzen dute. Bertan, «Academia Mastropiero de la Artes» izeneko akademiak fikziozko artistak saritzen ditu.

Les Luthiersen ustez, sari banaketek erritual baten antza dute eta, gainera, parodiatzeko errazak dira: «Horregatik hautatu genuen gure antzezlanerako, festa horiek mami asko dutelako», baieztatu zuten.

Halaber, ikuskizunak sorpresa ugari gordetzen dituela gaineratu zuten, izan ere, ez du beste lanetako eskema berbera jarraitzen. Iragarri zuten legez, obra nagusiak barruan beste hainbat obra txiki ditu: «Generoa kontuan izanik, ikuskizunak egitura berezia dauka. Azken honetan, antzezlana, beste antzezlan batzuez osatuta dagoelako», azaldu zuen Carlos Mundstockek.

Les Luthiersen fikziozko sari banaketan hainbat aktore, aktoresa, musikari eta artista igoko dira oholtzara «Mastropiero» saria jasotzera; eta sari banatze horiek dira hain zuzen ere, antzezlana osatzen duten antzezlan txikiak. Amaierako emaitza, umorearen eta antzerkiaren uztarketa «bikaina» dela ziurtatu zuten.

Guztira 50 pertsonaiatik gora agertzen dira ikuskizunean, baina ez dute estrarik baliatzen. Rabinovichek hala azaldu zuen: «Esan nahi dut sarituak, ekitaldira bertaratzen diren aktoreak eta gainontzeko pertsonaiak taldeko bostok antzezten ditugula. Ikusleek ez dezatela uste gonbidatutako aktorerik agertuko denik», esan zuen barrez. «Aldiro txandakatuz, bakoitzak pertsonaia asko antzezten ditugu lan honetan. Baina 50 pertsonaiak batera ez, e? -gehitu zuen umoretsu Mundstockek-. Oraingoz ezin dut!».

Berritasunak

«Los premios Mastropiero» lehen aldiz orain dela hiru urte eskaini zen arren, denborak aurrera egin duen neurrian, ikuskizunak aldaketa txikiak izan ditu emaitza «biribiltzeko».

Hala jakinarazi zutenez, Donostian zein Bilbon eskainiko dituzten emanaldietan «alambique encantador» izeneko instrumentu berria erabiliko dute lehenengoz. «Hamaika kopaz, lau botila handiz eta zortzi kopa txikiz osatuta dago. Musika egiteko hiru pertsona behar dira: eskuez kristalezko ontziak igurztean sortzen du oso berezia den doinua».

Bildu duten arrakastaren gakoaz galdetuta, erantzunik ez dutela esan zuten: «Zehazki ez dakigu zergatik, baina egia da erabiltzen dugun umorea oso eraginkorra dela, barrea eta algara erraz sortzen dugulako. Esaterako, zaplazteko batez barrea eragitea errazagoa da, baina badirudi, geuk umore eraginkorra sortzeaz gain, aldi berean kalitatezkoa egitea lortu dugula», adierazi zuen Carlos Lopez Puccik. Halaber, uste dute gaurkotasunarekin zerikusia ez duen umorea egitea dela beste gakoetako bat: «Errealitatearekin lotura duten gaiak lantzen ditugu. Horri esker, bi edo hiru urtetan zehar ikuskizun berbera egin dezakegu, ez baita urratzen eta ez ditu ikusleak nekatzen».

Arrakastaz mintzo, esan zuten ohartu direla ikusleak ez direla besterik gabe joaten, aldez aurretik zein umore eskaintzen duten badakitelako baizik. «Gazteak ere gero eta gehiago etortzen dira eta hori oso pozgarria da», amaitu zuten.

OBRA TXIKIAK

Antzezlan nagusia antzezlan txikiez osatuta dago, besteak beste, «Amor a primera vista», «Ella me engaña con otro», eta «Valdemar y el Hechicero». Azken honetan erabiliko dute «alambique encantador» instrumentu berria.

«Mientras se pueda, lo seguiremos haciendo»

«Tenemos Les Luthiers para veinte años más?» preguntaba un periodista a los actores, que llenaron la sala del hotel María Cristina -donde ofrecieron la rueda de prensa- de risas y humor. «No, veinte años, no, quizás dieciocho», bromeó Rabinovich. «Ahora hablando en serio, es una verdadera dicha estar del lado de dentro de Les Luthiers. Mientras se pueda lo seguiremos haciendo, pero la cronología es cruel», añadió.

Ahora, lo inmediato es, según aclaró, trabajar en Donostia, en Iruñea y luego en Bilbo, para volverse «para unos cuantos meses» a Buenos Aires. «Hace mucho que no lo hacemos -prosiguió-, así que estaremos allí durante el invierno».

Además, adelantaron que permanecerán en su país para ofrecer el nuevo y último espectáculo llamado «Lutherapia». «Este es el espectáculo que mostraremos después aquí, si todo va bien, dentro de un par de años». En ese sentido, afirmaron que tienen un contrato hasta el próximo 2014. Durante ese período ofrecerán, también en Euskal Herria, «Lutherapia». «Hay entradas en venta ya», finalizaron entre bromas. O.L.

Fitxa

Non: Kursaal eta Euskalduna jauregiak.

Noiz: apirilaren 28tik maiatzaren 1era (Donostia) eta maiatzaren 3tik 5era (Bilbo).

Ordua: 21.00ak

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo