
Mutrikuko Metec-Motric-eko langileek lau hilabetetan ez dute soldatarik jaso
Abenduaz geroztik enpresak ez die soldatarik ordaindu. Enpresako zuzendaritza �desagertuta� dagoela salatu du enpresa batzordeak eta ez dietela argibiderik eskaintzen, ez eta etorkizunerako proiekturik ere.GARA | MUTRIKU
Mutrikuko Metec-Motric enpresako langileek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo udaletxean azken hilabeteotan bizi duten �egoera latzaren� berri emateko eta lehenbailehen irtenbide bat izan dadin exijitzeko. Enpresa batzordeak azaldu zuenez, Metec-Motric Mutrikuko enpresa industrial bakarra da. 60 langilek egiten dute lan fabrikan eta, batzordearen arabera, �herriko enpresarik garrantzitsuenetarikoa� osatzen dute.
Langileak, ordea, lau hilabete baino gehiago, -joan den abenduaz geroztik-, soldatarik jaso gabe daramatzatela salatu zuen enpresa batzordeak. Gaur egun gainera, eta 2009ko abuztutik, enplegua erregulatzeko txosten baten eraginpean daude langile gehienak.
Horren harira, enpresako zuzendaritza �desagertuta� dagoela baieztatu zuen batzordeak. �Egoera honen aurrean, inork ez digu argibiderik ematen, ez zuzendaritzak, ez eta nagusiak ere�, adierazi zuen.
Argibiderik ez eta bizi duten �errealitate krudela� bideratuko duen proposamenik ere ez dutela jaso adierazi zuen enpresa batzordeak. �Enpresak ez du inolako neurririk hartu�.
Egoera konpontzeko bi aldarrikapen egin zituzten Metec-Motric-eko langileek. Batetik, enpresaren etorkizuna bermatuko duen industria plan bat nahi dute. Bestetik, instituzio publikoei enpresaren egoeran esku hartzeko eskatzen diete. Izan ere, �guztia beharrezkoa izango dugu enpresa aurrera ateratzeko�, azaldu zuten.
Material kirurgikoa sortzen duen enpresan lanean jarraitu nahi dutela berretsi zuten, izan ere, Mutrikun bizi eta Mutrikun lan egin nahi dutela aldarrikatu baitzuten.
Enpresa batzordeak azaldu zuenez, Metec-Motric Mutrikuko enpresa industrial bakarra da, 60 langile ditu eta herriko enpresarik garrantzitsuenetarikoa osatzen dute.