GARA > Idatzia > Euskal Herria

Paul Bilbao da Kontseiluko idazkari nagusi berria

GARA | BILBO

Paul Bilbao algortarra, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi izendatu zuten atzo Euskalduna Jauregian ospatu zen ekitaldian. Izendapen berri honekin, Bilbaok Xabier Mendigurenen lekukoa hartuko du; azken honek 1998tik bete du ardura hori.

Bilbaok euskararen normalizazioan aurrerapausoa ematearen aldeko apustua egiteaz gain, erakundeei jarrera aldaketa eskatu zien: «Ulertezina eta onartezina da hizkuntza komunitate bati bere hizkuntza propioa den horretan bizitzen ez uztea. Oinarrizko eskubide baten urraketa da».

Kontseilua osatzen duten talde eta elkarteei ere zuzendu zitzaien, eta elkarlanerako deia egin zien, «nahiz eta egunerokotasunak dakarren zurrunbiloak sarri batasun hori islatzea zailtzen duen». Dena den, honakoa gaineratu zuen: «Lortu egin behar dugu. Kontseiluak batu egiten zaituzte, batu egiten gaitu; euskalgintzaren indarra batzen du. Horregatik, ez daukat zalantzarik aurrerapausoa egingo duzuela Kontseiluaren erreferentzialtasuna finkatzeko».

KEM-MOC talde antimilitaristak atzo Bilbon salatu zuenez, hori da aurrekontu orokorretan arlo militarrerako zuzentzen den diru kopurua, alegia, aurrekontu osoaren %13. Kalean bonbardaketa bat antzeztu zuten heriotza eta suntsiketa irudikatzeko, gaineratu zutenez, hori baita ekintza militarrek sortzen dutena. Halaber, eragozpen fiskala egitera deitu zuten gastu horrekiko desobedientzia moduan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo