GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Prozesu demokratikoak herriaren babesa behar du batik bat, eliteek lagundu badezakete ere

Kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte mugimenduetako 50 lagunek Bruselako Adierazpenarekiko atxikimendua agertu dutela jakinarazi zuen atzo Lokarrik, baita ezker abertzalearen azken adierazpena konponbiderako urrats garrantzitsua dela esan ere. Atxikimendua izenpetu dutenen izenak ikusita, euskal gizartearen ordezkapen anitz eta zabala dela esan liteke eta, beraz, gizarte elite horrek bezala, adierazpena edozein euskal herritarrek izenpetu lezakeela. Edozeinek... elite politikoko zenbait eragilek izan ezik, hala nola Arantza Quirogak. Bruselako Adierazpena lau Nobel saridunek eta Hegoafrikako eta Ipar Irlandako gatazken konponbideak bideratu zituztenek izenpetu zuten; beraz, nekez topa liteke maila handiagoko jendea; hala ere, Mayor Orejak eta Rubalcabak, esaterako, ez dute aditu horien sinesgarritasuna sumatu, ez dute mugimendurik ikusi. Besterik ikusi nahi luketelako. Nolanahi ere, prozesu demokratikoa euskal gizarteari dagokio eta haren beharra du. Izan ere, garrantzitsua eta eskertzeko laguntza dira Bruselako Adierazpena eta eragileen atzoko atxikimendua, baina garrantzitsuena herriarena da. Hori erabakigarria izango da eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo