GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Onenak heltzearekin batera, txapelketa une erakargarrienera iritsiko da

p037_f02.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkora fase erakargarrienera iritsiko da gaur, izan ere, bigarren fasea, ligaxka, alegia, hasiko da. Bertan iazko onenak eta lehen fasetik datorren Senosiain arituko dira, bi multzotan banatuta.

Lehenengoan, Nazabal, Arrospide eta Olasagasti arituko dira eta lehen jardunaldia gaur jokatuko da Lazkaon, 19.00etatik aurrera Nazabalen eta Olasagastiren artean. Bigarren multzoan, berriz, Larretxea, Lopez eta Senosiain I.a arituko dira eta lehen saioa gaur jokatuko da Armentian, Gasteizen, 12.30etik aurrera Larretxearen eta Senosiainen artean. Bigarren jardunaldia maiatzaren 8an jokatuko da Orduñan, eta bertan gaurko galtzaileak Arrospideren eta Lopezen aurka neurtuko dira. Bi ekinaldietan aizkolari batek bi saioak galduko balitu, ez litzateke hirugarren jardunaldirik jokatuko eta denboren arabera egingo litzateke sailkapena.

23 urtez azpikoetan, Erasun, Mugertza III.a, Olano, Vazquez, Alkizalete II.a, Mugertza II.a, Ruben Saralegi, Ohian Larretxea, Kañamares III.a eta Irazabal arituko dira, bi multzotan banatuta. Lehen multzoko neurketa gaur jokatuko da Lazkaon, Alkizalete II.aren eta Vazquezen artean. 18 urtez azpikoetan, berriz, Ruben Saralegi, Eneko Otaño, Usia, Lopez eta Kortxero neurtuko dira. Lau saio jokatuko dira ligaxka moduan, eta bakoitzak hiru neurketa jokatu beharko ditu. Lehen biak sailkatuko dira finalera. Gaur, Lazkaon, Saralegi, Otaño eta Kortxero lehiatuko dira. Lehen saioan Otaño ez beste guztiak lehiatu ziren, eta Saralegik irabazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo