GARA > Idatzia > Kultura

Karlos Linazasorok «haiku»-ak bildu ditu plazaratu berri duen «Hamazazpikotan»

p043_f02_148x092.jpg

GARA | DONOSTIA

Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) «Hamazazpikotan» olerki liburua argitaratu du Elkar etxean.

Haikua Japoniako poesia-molde tradizional bat da, bere trinkotasun eta edertasunagatik mundu osora zabaldu dena (hiru lerro eta guztira hamazazpi silaba: bost, zazpi eta bost). Euskal poesian ere baditu jarraitzaileak genero berezi honek -Sagarroik «Haikua» disko osoa eman zuen molde horretan-, eta horietako bat da Linazasoro. Poema modu hau ezin hobeto egokitzen zaio egileari, laburtasuna gustuko duelako, sentipenen esentzia bilatzeko joeragatik eta aforismoetan ere erakutsi duen paradoxa eta ustekabeko irudietarako dohainagatik.

Hiru zati ditu liburuak. Lehena eta luzeena, «Naturaren oskolean», izadiari eskainitakoa, kontenplazio eta miresmen jarreraz egina. Bigarrenak, «Biok garen maitasuna», amodioa du solasgai, betiko mirakulua berritzen duen aitortza. Hirugarrenean, «Denboraren eguraldiak», hainbat gairen inguruko gogoeta egiten du: bizitza, denbora, heriotza...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo