EUSKARAZKO ALDIZKARIA
«Nabarra» aldizkaria Nafarroako egoitza utzi eta Bizkaira igaroko da
Hemendik aitzina, «Nabarra» aldizkaria ez da Nafarroan argitaratuko, Bizkaian baino. Nabarreria Argitalpen Kudeaketak ezin omen dio egoera ekonomikoari eutsi, eta proiektua NBR elkartearen ardurapean utziko du, azken horiek aldizkaria Bilbotik egiten jarrai dezaten. Aurrerantzean, Irati Jimenez idazle mundakarra izango du zuzendari Nafarroan bederatzi urte eta 110 zenbaki eman dituen «Nabarra» euskal aldizkariak.