PEN WORLD VOICES
Bernardo Atxaga New Yorkeko jaialdian izango da bihar hizlari
Bernardo Atxaga New Yorken izango da bihar hizlari, PEN World Voices literatura jaialdian. Astebete iraungo duen ekimenak mundu osoko 160 idazle bilduko ditu. Aurtengo ekitaldiak, Evolution-Revolution-ek, maiatzaren 3ra arte iraungo du eta egun mundu osoan egiten den literaturaren erakusleiho izango da. Atxagak bi ekitalditan hartuko du parte. Bihar, «Tendencies in Spanish Language Literature» izenburupeko mahai-inguruan arituko da, Calvo, Vila-Matas eta Roncagliolorekin.