GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Mendiak eskaintzen dituen loriak, dramak eta nahi dituenarentzako gogoetak

Mendizaleari eman egiten dio mendiak, baina kendu ere, halako batean, asko, dena ken diezaioke, berari eta bere hurkoei. Horrelakoetan drama nagusitzen da, eta lorpenak, norberaren errealizazioa eta pozak sumaezinago geratzen dira. Atzo, Tolo Calafat mallorcarrak Annapurnako gailurraren ondoan eman zuen bere azken hatsa eta mendizaleen munduan mina zabaldu zen, edonork uler eta senti dezakeen mina. Zoritxar horren aurrean, beraz, lehenengo sentipena galera hori hurbilenetik sufritzen ari direnekiko elkartasuna da. Eta lorpenekin batera, badira beste hainbat kontu drama hori gertatu berri azalaraztean «itsusi» gerta daitezkeenak, baina gogoetarako gai izan behar luketenak. Esaterako, dramaren tamaina hedabideek zehaztea. Edo mendebaldar hipokrisiak sherpen jokabidea epaitzea. Minutuz minutu jarraitu izan diegu herrialde (ekonomikoki) garatuetako mendizaleen heriotzei, istripuei eta gorabehera guztiei, baina ez dakigu eliteko mendizaleen espedizioetan zenbat sherpa hil diren -batzuk erreskate lanetan-, mendizaleren bat erreskatatzen dutenean ere ez baitira albistegietan agertzen. Ezta hiltzen direnean ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo