GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ezezkoa emanda, Aldundiak «lur txikitzaileen» alde egin duela uste dute Igeldon

p013_f02_111x111.jpg

Janire ARRONDO |

Martxoaren 16an Gipuzkoako Aldundiak udalerri bihurtzeko eskariari ezezkoa ematea «bidegabea» dela salatu eta «oinarrian arrazoirik ez» duela azaldu zuten atzo Igeldoko bizilagunek. Hala ere, Donostiatik bereizteko saiakeran jarraituko dutela agertu zuten. Itsas-Aurre elkarteko Juan Carlos Izagirrek argitu zuenez, dagoeneko aurkeztua dute EAEko Auzitegi Gorenean Aldundiaren erabakiaren aurkako helegitea. Bazuten aukera Aldundian bertan errekurtsoa aurkezteko, baina «haien jarrera ikusita» nahiago izan dute zuzenean epaitegietara jo.

Argi dute Igeldon Aldundiak zergatik eman dien ezezkoa. «Donostiako agintariak, espekulatzaileak eta txikitzaileak gustura egongo dira ¯zioen Izagirrek¯, azken finean, lur gehiago dute astakeriak egiten jarraitzeko. Horren haritik, EAJ eta Hamaikabat alderdien «hipokrisia» salatu zuten: «Diskurtso hipokrita egiten aritu dira beste batzuentzat, eta beste maila batean esaten dutena ez dute aplikatzen euren etxean».

Era berean, Itsas-Aurre elkartekoek kultura eta kirol mundutik babes ugari jaso dute. Tartean, aktore ugarik, bertsolariek, musikariek, idazleek, kirolariek, eta kazetariek atxikimendua agertu diete.

Festa eguna igande honetan

Hala, jaso duten laguntza eskertu eta gastuei aurre egin ahal izateko, jaia antolatu dute igande honetan Igeldon. Arratsaldeko bostetan izango da ekitaldi nagusia Ramon Agirre eta Asier Sota aktoreek gidaturik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo