GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

50 dantza talde inguru bilduko dira Euskal Herriko Dantzarien Egunean

GARA | BAIONA

Dantzariz beteko dira Baionako karrikak igande honetan. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, bertan ospatuko baita Euskal Herriko Dantzarien Eguna.

50 dantza talde inguru izanen dira igandean, 700 dantzari gutxi gorabehera, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsiko direnak, eta bertan euskal dantza tradizionala izanen da protagonista. «Batzen gaituen folklore eta tradizioak ikusteko eta bertan parte hartzeko gonbidapena zabaltzen dugu», azaldu zuen Iban Ithurbide, Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko lehendakariak.

Goizean abiatuko da egitaraua. 10.30ean, dantza taldeek desfilea egingo dute hirian zehar. 11.30ean, Belasakin zelaian bilduko dira guztiak eta bertan izanen da ekitaldia. 14.00ak aldera, herri bazkaria egingo dute eta, festa biribiltzeko, erromeria izango da arratsaldean 17.00etatik aurrera.

Bestalde, gaur eta bihar ere, Baionan bertan, dantza tradizionalarekin loturiko hainbat ekintza izango dira. Gaur, arratsaldeko zazpietan, Xabier Hitzaina eta Claude Iruretagoiena arituko dira Dantza Iauzien eta Mutxiko berrien sorkuntzen inguruan. Larunbatean, dantza ekitaldia ikusteko aukera izanen da arratsaldeko bostetan Goazen taldearen eskutik. San Andres plazan izango da hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo