GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Azpeitiko Lakrikun taldeak emango dio amaiera Zizurkilgo Antzerki Asteari

Zizurkilgo VIII. Antzerki Astea gaur amaituko da, Azpeitiko Lakrikun antzerki elkartearen «Prest gaude!» obrarekin. Atxulondo kultur etxean izango da, 20.30etik aurrera. A.J.E. trilogiaren bigarren zatia da honakoa, «Greban gaude» izan zen lehenengoa. «Gure greba deialdira etortzeko aukerarik izan ez bazenuten ere, zatoz oraingoan gurekin!», diote. «Greban egon ginen denbora luzean. Ez genituen gure helburuak bete, eta horregatik orain prest gaude bigarren ahalegin bat egiteko. Borrokarako grina ez zaigu falta, arrazoiak baditugulako, adinean aurrera goaz, ez gara ginenak, baina, emakumeak izanik, prest gaude zurrunbilo honetatik irteteko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo