GARA > Idatzia > Kultura

PAILAZO JAIALDIA

Els Joglars taldeko Pep Vilak «ergelkeria ikastaroa» gidatuko du Arrigorriagan

Els Joglars taldeko kide Pep Vilak "Ergelkeria ikastaroa" eskainiko du datorren astean Arrigorriagan, Nazioarteko XV. Pailazoen Jaialdiaren baitan. Egitasmoa maiatzaren 3tik 6ra bitartean izango da, antolakuntzak jakinarazi duenez. Pep Vilaren aburuz, pailazoekin alderatuz den-dena «ondoegi» egin ohi dugunez, «ikasitako guztia ahaztera» bideratuko ditu Arrigorriagan profesionalentzako eskainitako ikastaro honetan. Pep Vila 1999. urtean hasi zen Els Joglars taldean «Daaalí» ikuskizunean parte hartu zuenean. Prestakuntza arloan ere eskarmentu handikoa da, tartean, Gironako El Galliner Antzerki Eskolan irakasle izanik. Arrigorriagako Pailazoen Jaialdia 1995ean sortu zen, kaleko arteak arte eszenikoen baitan azpigenerotzat hartzen ziren garaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo