GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Mikel Irizar

Independentzia

(...) Katalunia. Hauteskundeen bezperatan dauden arren, giro etsia sumatu dut iritzi artikuluetan. Estatut kimatua Epaitegi Konstituzionaletik are kimatuagoa irtengo dela irentsita eta alderdi politikoek horren aurrean egin dezaketenarekin ez oso itxaropentsu. Eta hala ere, gero eta argiago aipatzen da ideia bat: «Espainian egoteko ahalegina egin dugu eta ez gaituzte duintasunez egoten utzi nahi; alde egiteko ordua iritsi da».

Loiola (I). Liburu bikaina idatzi du Imanolek, eta lan bikaina egin zuten Loiolako negoziatzaileek. Harrituta gelditu naiz adostu zuten zirriborroaren kalitate politikoaz. Eta neurri berean izutu nau zirriborroa bere horretan onartu ez zutenen itsutasunak. (...)

Edonola ere, Loiolako porrotak beste fase bat ireki du eta euskal mapa politikoa mugitzen ari da. EAEko agintean unionistak daude eta Katalunian bezala hemen ere independentziaz gero eta garbiago hitz egiten da.

Espainiaren gainbehera. (...)

Eta bai, krisi orokorrari aurre egiteko espainiar nazionalismoa sendotzea hartu dute eginkizun, baina horrekin ari dira aldi berean besteon independentzia zaletasuna hauspotzen, gero eta zailago zaigulako Espainia horretan jarraitzea.

Independentzia? Irudipena daukat oso aberri zale ez garenak ere gero eta gehiago gaudela Espainiatik bereizteko prest. Honetarako Europa segurtasun sare moduko bat da, bakarrik geratzeko beldurrarentzat antidotoa. Uste dut euskal herritar asko eta asko sentituko ginatekeela eroso Europarekin harreman zuzenean, Espainia atzean utzita. Bitxia da nolako pozez saltzen duen Idoia Mendia bozemaileak euskal emaitza ekonomikoak espainolak baino askoz hobeak direneko informazioa.

Asimilazioa. Baina kontuz kanpaibueltekin. Paradoxa dirudi, baina arrazionalki independentziaren aukera indartu bada, eguneroko bizimoduan gero eta asimilatuago gaude kultura nagusietara. Espainia eta Frantzia hartzen ditugu ia guztirako erreferentzia, pentsamolde autonomoa garatzeko lanari uko eginda. (...)

Loiola (II). Haatik, badago itxaropenerako motiborik. Loiolan posible izan zenak erakusten du bidea. Ez dut uste prozesua berriro errepikatuko denik, beste bat izango da gertakarien hurrenkera. Baina Batasuna ohian gertatu den lurrikarak bere ondorio guztiak izaten baditu, aukera izango da gure akatsak zuzentzeko eta unionistenak baliatzeko independentziara bidean. Eta bide luze horretan hauteskundeak garrantzitsuak dira, baina aurkariari gaina hartzeko lan asko eta ona egin behar da. Egunero eta nonahi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo