GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Heineken Kopa

Finalerako bidean, Anoetan egongo da azken aldapa

Zuri-gorriak faborito ez izan arren, zaleen babesa baliatu nahi dute Pariseko neurketa handira iristeko.

p054_f01_13117.jpg

Jon LEUNDA I

Pariseko finalera egin nahi duen bidean, Biarritzek azkeneko geldialdia izango du gaur Anoetan, 16.15etik aitzinera Munsterren aurka Heineken kopako finalerdikoa jokatzeko. Zuri-gorrien eta euskal errugbi zaleen nahia eta ametsa, gaurkoa azkeneko geldialdia izatea da, gero aurrera jarraitzeko, horrek finalean izango dela esan nahiko bailuke.

Irlandarrak dira faborito gaurko partidarako, baina kanporaketa norgehiagoka batean erabakitzen denean edozer gerta daiteke, eta are gehiago, Biarritzek bezala etxean jokatuz gero. Beraz, askok uste baino norgehiagoka estuagoa eta irekiagoa iragartzen da.

Ez da euskaldunek eta irlandarrek elkarren aurka jokatzen duten lehen aldia izango, Heineken Kopako lehian jadanik hiru aldiz neurtu baitituzte indarrak, eta emaitzak beti oso orekatuak izan dira, nahiz eta hiru horietatik bakarra bereganatu duen talde lapurtarrak.

Lehen neurketa 2001ean izan zen, eta orduan final-laurdenetako partida izan zen Irlandan. Munsterrek 38-29 irabazi zuen. Bigarren aldiz, 2005eko apirilaren 5ean neurtu ziren Anoetan. Hura izan zen Biarritzek Donostian jokatu zuen lehen partida eta garaipena erdietsi zuen 19-10, finalerdietarako txartela eskuratuz. Azkenekoz, 2006ko maiatzaren 20an neurtu ziren Cardiffen, eta orduan finala zuten jokoan. Irlandarrek 23-19 irabazi zuten. Beraz, aurrekariak ikusita eta Anoetan jokatu zuten azkeneko partida kontuan hartuta, itxaropenerako tarteak zabalik daude.

Biarritzek, gainera, asko du jokoan. Izan ere, liga tamalgarri bat egin ostean, datorren urtean Heineken Kopa jokatzeko txartelik gabe geratu dira, eta hori jokatzeko duten aukera bakarra lehiaketa hau irabaztea da. Horregatik, denboraldia balekotzat jotzeko hau irabaztea besterik ez zaie geratzen, gainerakoan zuri-gorrien sasoia oso iluna izango baita.

Jokalariei dagokienez, berri gazi-gozoak ditu Biarritzek, izan ere Traille ez da jokatzeko moduan izango, eta hori sekulako hutsunea izango da, azkenaldian taldeko jokalaririk onenetakoa izan baita. Beste aldean, ordea, Imanol Harinordoki jokatzeko moduan dago, eta garaztarra hasieratik arituko da. Imanolek sudurra apurtuta dauka, baina babes berezi batekin jokatu ahal izango du eta hamabostekoan izango da.

Hamabostekoa, honako hau izango da seguruenik: Ngwenya, Mignardi, Erinle, Gobelet, Hunt, Yachvili, Lauret, Harinordoki, Lund, Hall, Thion, Johnstone, August eta Coetzee. Aulkian, berriz, Terrain, Barcella, Hugues, Carizza, Faure, Courrent, Peyrelongue eta Bidabe geratuko dira. Munsterrek zelairatuko duen taldea, hau izango da: Warwick, Howlett, Earls, J. de Villiers, Dowling, O'Gara, O'Leary, D. Wallace, Coughlan, Quinlan, M. O'Driscoll, O'Callaghan eta Hayes. Varley, Brugnaut, Buckley, Williams, Ronan, Stringer, Mafi eta Deasy aulkian geratuko dira. Epailea, berriz, Dave Pearson jauna izango da.

«Anoeta nos recibe con los brazos abiertos y con ganas de aprender»

¿Quién va a ganar?

Yo espero que gane el Munster. Si sobrevive la primera media hora sin mucho desfase en el marcador tenemos muchas posibilidades. En el último partido aquí hace cinco años, el Biarritz empezó a saco y nos dejaron k.o en el primer tiempo. El partido estuvo casi acabado en el descanso y esta vez tenemos que evitar esto a toda costa.

¿Qué ha cambiado desde entonces?

Sobre todo que el Munster ha ganado dos Heineken Cup (2005-06 y 2007-08) y el Biarritz ninguna. Siempre se está comentando que los jugadores del Munster están viejos y acabados, pero ahí siguen peleando. El rugby es cada vez más profesional y en Irlanda está bien organizado, aunque hay demasiadas reglas que paran el juego. Son muy estrictas y esto debe de cambiar.

Serge Blanco ha comentado que los equipos de la Liga francesa están subiendo, pero aún no son tan fuertes como Leinster o Munster.

Yo no soy nadie para contradecir a una figura mundial como Serge Blanco. Sabe más que yo, pero tengo entendido que el Biarritz es un equipo que juega mejor la Copa que las Ligas, por eso creo que va a ser un partido muy igualado. Además, tenemos una pérdida importante, Paul O´Connell, nuestro número 5.

Club de pueblo o club de provincia...

Es bonito que Biarritz tenga un equipo bueno pero en Francia hay 14 equipos profesionales, 16 en Inglaterra y en Irlanda sólo cuatro. Aunque seamos seis condados somos mucha menos gente.

¿Adoran el rugby en Irlanda?

Sí, aunque los deportes nacionales son los gaélicos, que están muy arraigados en la comunidad irlandesa.

¿Se atreve a definir a la afición del Biarritz y a la del Munster?

La del Biarritz es apasionada y entendida y la nuestra apasionada y divertida. Las dos disfrutan mucho del rugby. Va a ser un choque de aficiones entendidas en un aforo que nos recibe con los brazos abiertos y con ganas de aprender y disfrutar. El Ejército Rojo -denominación de los seguidores del Munster- está considerada la mejor afición de Irlanda y quizás de esta competición. M. S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo