GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Lehen Maila

Bernabeu, mailari eusteko agertokirik aproposena

Camachok Pandiani Iruñean utzi du Deporren aurkako asteazkeneko partidan joka dezan, baina nafarrek ez dute Madrilera soilik gonbidatu gisara joan nahi.

p049_f01.jpg

REAL MADRID-OSASUNA

GARA |

Liga irabazteko Bartzelona eta Real Madrilek duten borrokan, gainerako talde guztiek gonbidatu soilak dirudite azkenaldian, baina Osasunak bere protagonismoa aldarrikatu eta mailari eutsiko diola behin betiko ziurtatzeko aukera izugarri polita dauka gaur arratsaldean Santiago Bernabeun. Helburuak arras zaila dirudi, are gehiago Camachok Pandiani etxean utzi eta gero, baina denboraldi nahiko gris baten ostean, gaur Real Madrili irabazita poz bikoitza emango lieke talde gorritxoak bere jarraitzaileei.

Dena dela, Madrilen beharrak, entrenatzaile gorritxoa iraganean zurien artekoa izateak, Sadarretik kanpo jokatutako azken sei partidak galtzeak eta Pandiani Iruñean geratzeak, Osasunak aldez aurretik garaipenari muzin egingo dion sentsazioa zabaldu dute azken egunetan. Aurrelari uruguaitarraren kasuan, Camachok argitu zuen tendoian arazotxo bat duela eta gaur Bernabeun jokatuz gero, ezingo lukeela asteazkenean Deportivoren aurka Sadarren jokatu beharreko partidan aritu.

Nou Campen antzera

Gauzak horrela, oso posible da Osasunak Bartzelonaren aurka erabilitako joko sistemaren oso antzekoa, aurrelari bakarrarekin, erabiltzea gaur Real Madrilen aurka. Vadocz hungariarra izango litzateke berrikuntza nagusia, bi euskarri -bata Ruper izango da ziurrenik, eta bestea, Nekounam eta Puñalen arteko zalantzak daude- eta aurrelari bakarraren -Aranda edota Massoud- tartean kokatuta.

Atzealdeko lerroan, lehen itzulian Real Madrilen aurka horren ondo aritu zen Roversiok berriz ere jokatuko luke Sergioren alboan, Athleticen aurkako derbian taldera itzuli eta maila ona erakutsi ostean.

Real Madrilen hamaikakoaren inguruan ere zalantza dexente daude, Guti eta Arbeloa azken orduan deialdian sartu badira ere, ez baitago batere argi hasieratik jokatuko ote duten. Erdilaria ez omen dago 90 minutu jokatzeko moduan eta atzelaria aste osoa normaltasunez entrenatu ezinda egon da. Garay eta Granero izango lirateke bere ordez sartuko liratekeenak. Van der Vaartek denboraldiari agur esan ostean, Kaka osatu berriak izango du aurrelariekin, Higuainekin eta Cristiano Ronaldorekin, jokoa sortzeko ardura.

Etxaide, min hartuta

Atzoko entrenamenduko sustoa Jon Etxaidek eman zuen, eskuin orkatilean zaintiratu bat egin ostean gaur baja izango baita.

«Las mismas opciones que en otros campos»

José Antonio Camacho negó ayer que salgan derrotados de antemano ante el Real Madrid y señaló que tienen «las mismas ganas que cuando hemos ido a los demás campos. Hay que ser consciente que el Bernabéu es un campo muy difícil, no para Osasuna, sino para todos. En todos los campos de esta segunda vuelta, incluso ante equipos de Champions, hemos tenido nuestras opciones. Otra cosa es que no las hayamos aprovechado. Lo importante será tener esas opciones en el Bernabéu».

En este sentido, restó importancia a los comentarios de la gente y negó también que reserve a Pandiani de cara al partido ante el Deportivo de A Coruña.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo