Nazioarteko komikigintzak Alondegian du hitzordua
GARA | BILBO
Bilboko Alondegiak komikigimntzaren inguruan antolatutako jarduera zikloa hartuko du datorren 25etik aurrera, egoitza estreinatu berrian. Egitarau honek egun berean abiaraziko den erakusketa garrantzitsua ere badu bere baitan. Erakusketak munduko komikigintzaren historiako egile onenen 100 orri ekarriko ditu Bilbora. Nazioarteko komikiaren topaketa handi honetako lehen jarduera III. AlhondigaKomik Jardunaldiak izango dira, «Abentura, manga eta superheroiak» izenburupean. Izena emateko epea atzo bertan ireki zen.