Dilin Dalan haurrentzako jaialdiak bost zenbakia du ardatz
Idoia ERASO | BAIONA
Dilin-Dalan haurren festibalak bosgarren edizioa betetzen duen honetan bostari eskainitako hainbat ekimen izanen ditu. Zentzumenei buruzko bost tailer izanen dira, haurrek egindako erakusketako obrak bosta izanen dute gai eta aurtengo berrikuntza den arte garaikideko erakusketan ere bost obra izanen dira. Heletan ospatuko da, maiatzaren 15 eta 16an.
Festibalak urtetik urtera jende gehiago erakartzen du. 2009an 1.600 pertsona izan ziren antzerki saioak, kontzertuak, txotxongilo ikuskizunak eta erakusketak ikusten. Pestacles et Cie elkarteak familiako kide guztientzako elkargune aproposa sortu du. Familiek elkarrekin une bereziak iragaiteko hitzordua sortu nahi izan dute elkartekoek. Hala, honakoa nabarmendu du Cecile le Maout-Pru'homme antolatzaileak: «Ikusgarriak ikusteko aukera bada, horretarako programa zabala antolatu dugu, baina aldi berean giroaz gozatzeko Heletako erdigunetik ibiltzea ere posible da». Erdigunea zirkulazioari itxia izanen da.
Data: Gaurtik maiatzaren 16ra.
Lekua: Campos Eliseos (Bilbo).
Ordua: Astegunetan 20.00etan (astelehen eta asteartean jai). Larunbatetan, 18.30ean eta 22.00etan. Igandeetan, 17.30ean (haurrentzako saio berezia) eta 21.00etan.
Sarrera: 15-35 euro bitartean.