GARA > Idatzia > Kultura

Maiatzaren 14an ospatuko da Gasteizko Arabatakada, egitaraua indartuta

p048_f02_88x124.jpg

GARA | GASTEIZ

Atzo aurkeztu zen Arabatakada, maiatzaren 14an, ostiralez, Gasteizko Mendizabalako landetan ospatuko den jaialdia.

Jarduna fakultateen arteko olinpiadekin abiatuko dute, eta gero herri bazkaria izango da. Bazkalostean, Jon Maia, Amets Arzallus, Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballes arituko dira bertsotan, musika jaialdiaren aurretik.

Jaialdia Ken Zazpi, Su Ta Gar, Kerobia, The Uski´s eta Tximeleta euskal musika taldeek itxiko dute, La Pulqueria parrandazaleekin batera.

Hobekuntzak

Aurten zortzigarrenez ospatuko den jaialdia, iaz izan zuen arrakasta ikusita, ostiralean izango da aurten ere. Makina bat aldaketa dakartza baina, eta jaialdi irekia den arren, izaera unibertsitarioari eusten saiatuko da; hala, goizean fakultateen arteko olinpiadak izango dira.

Azpiegiturari dagokionez ere apustu handia egin dute, eta aurreko edizioetatik ikasita, jaialdiaren eta bertaratzen direnen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko, antolaketa hobetu dute. Egitarauari dagokionez, jaialdia gustu ezberdinak asetzen saiatuko da, joera ezberdineko musika taldeen eta bestelako jardueren bitartez. Horrela, kontzertuak ikusi nahi dituenak zirkuko karpara joko du eta giroa lasaiagoa atsegin duenak karpa txikiago bat izango du, musika eta barrarekin.

Arabatakada Gasteizko campuseko ikasle mugimenduak antolatzen du -600 lagun inguru izango da lanean, boluntario-, ez EHUk edo Gasteizko Udalak. Eta ekimenaren gastuei aurre egin ahal izateko eta jaialdiaren biziraupena bermatzeko sarrera sinboliko bat izango du aurten jaialdiak. Arrazoi beragatik eta istripuak ekiditeko ere, ezin izango da kanpoko edaririk sartu jaialdiaren eremura.

Bukatzeko, «orain arte bezala euskararen aldeko aldarria zabaltzeaz gain», aurtengo Arabatakadan, «unibertsitatean gertatzen diren etengabeko aldaketei erantzunez, eredu euskaldun eta herritar baten aldeko oihua lau haizetara zabalduko dute parte hartzaileek». Helburua, «eredu inposatuen aurrean, hizkuntzaz zein edukiz euskalduna izango den unibertsitatea, herriaren esku eta herriaren mesedetan egongo den unibertsitatea aldarrikatzea du».

Ficha

Hoy: 21.30. Kafe Antzokia (Bilbo). 15/18 euros.

Mañana: 21.00. Teatro Leidor (Tolosa). 10 euros.

Sábado: 21.30. Sala Movie (Aitzoain). 15/18 euros.

Fitxa

Data: Maiatzaren 14a.

Lekua: Mendizabala (Gasteiz).

Ordua: 11.00etan fakultateen arteko olinpiada. 13.30ean herri bazkaria + 15.30ean bertsolariak. 17.00etan kontzertuak.

Sarrera: 6/10 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo