Lehen Mailako Txapelketa
Buruz burukoarekin adiskidetzeko urtea
Patxi Ruizek eta Xalak finalerdietara iristeko lehia izango dute igandean. Bietako inork ez du halakorik lortu nafarrak 2005ean Irujoren aurka galdu zuenetik.
Jon ORMAZABAL
Maitasun/gorrotozkoa da Xalak eta Patxi Ruizek buruz burukoarekin daukaten harremana. Biak ala biak nahikoa azkar maitemindu ziren urteko lehiaketa garrantzitsuenarekin, Patxi Ruizek txapela jantzi zuen 2003an eta urtebete geroago Xalak finala galdu zuen Juan Martinez de Irujoren aurka. Hortik aurrera, ordea, ezer gutxi egin dute lehiaketa honetan. Lizarrakoa 2005ean finalerdietara heldu zen Irujorekin tanto bakarraz galtzeko, baina hortik aurrera bietako inor ez da final-laurdenetatik igaro. Xalak gainera, bi kanporaketetan baino ez du aurrera egin, 2008an Laskurainek ezin izan zuelako jokatu, eta iaz Pascuali 22-7 irabazi ziola final-hamaseirenetan.
Txapelketa sistemak izan duen iraultzarekin, sekula baino zailagoa zirudien aurten lau onenen artean sartzea, baina gertatu direnen ostean, Xalak eta Patxi Ruizek eskura daukate buruz burukoarekin adiskidetu eta finalerdietan sartzea. «Patxi eta niri antzeko zerbait gertatzen zaigu txapelketa honekin, denbora da ezer onik egin ez dugula buruz burukoan eta orain gauzak ondo egiteko gogo izugarria daukagu», onartu zuen Xalak atzoko aukeraketan. «Aimar eta Gonzalez ez egoteak ez dauka zerikusirik gure aukerak handiagoak edo txikiagoak izatearekin. Partida zail asko ditugu aurretik, arerio oso zailen aurka, baino gauzak ahalik eta hobekien egingo ditugu», gaineratu zuen, inor euren lanari aitzakiarik jartzen hasi aurretik.
Fisikoki bikain
Patxi Ruizen kasuan, arazo fisikoak -batez ere bizkarrak eman dizkio lan handiak- izan dira aurrera egitea oztopatu diotena. Aurten Binakako Txapelketa uztera behartu zuen enpresak lehen partidatan eskas xamar aritu ostean, baina azken hilabeteetan izandako atsedenak sasoi puntu bikaina hartzea ahalbidetu dio Lizarrakoari. «Aurten gogo izugarriarekin nabil eta entrenamenduetan sekulako sasoian aurkitzen naiz. Txapelketa hasierako aurrekanporaketan tentsioa nabaritu nuen, baina iruditzen zait Aimarren aurkako lehen zortzi tantoak oso onak izan zirela. Biok partida oso ona jokatzen ari ginen eta pena handia izan zen bere lesioarena».
Urte hauetan guztietan behin baino ez dute elkarren aurka jokatu, 2004an, Zarautzen, final-laurdenetan. «Ez daukat gogoan partida hura. 22-6 irabazi nuela? Horrenbeste denbora pasa da-eta, ez naiz gogoratu ere egiten. Gainera, aurretik jokatutako partidek ez dute ezertarako balio. Patxi Ruiz oso fresko ikusi dut eta oso motibatuta, oso pilotari arriskutsua da», azaldu zuen Lekuineko aurrelariak.
Xalari buruz galdetuta, Patxi Ruizek erantzun zuen «kolpearekin frontisaren altuera oso ondo» baliatzen dakiela, eta haren defentsa eta bolea ere nabarmendu zituen. «Ahulguneen artean partida hotz xamar hasten duela, batez ere galtzen hasten denean, eta gero kosta egiten zaio markagailua iraultzea».
Materialarekin ez zen inolako arazorik izan. Ruizek pilota zailagoak aukeratu zituen eta Xalarenak, aldiz, arinagoak dira.
El sistema de competición a base de liguillas y los cambios que se han realizado para cubrir la baja de Julen Retegi han devaluado bastante la última jornada del campeonato de promoción dentro del grupo A, ya que en dos partidos sólo estará en juego si es Iñigo Leiza o Mikel Beroiz el que termina en primera posición.
Como la sustitución de Retegi Bi se produjo cuando el navarro había disputado ya dos partidos, su sustituto Merino entra sin ninguna opción y, por mucho que Mendizabal se apunte el partido del domingo por 22-0, como perdió ante Leiza y Beroiz, ambos están clasificados para semifinales. J.O.
Patxi Ruizek erabat ahaztuta ditu arazo fisikoak. «Aurten gogo handiarekin nago eta entrenamenduetan oso sasoiko ikusten dut neure burua. Beginoren aurka tentsioa nabaritu nuen baina Aimarren aurkako lehen zortzi tantoak oso onak izan ziren», adierazi zuen.
2004an finala jokatu zuenetik, Xalak bi kanporaketa baino ez ditu gainditu hurrengo urteetan. Hala ere garaipen bakarra izan du iazkoa, Pascualen aurka, 2008an Laskurainek bertan behera utzi baitzuen lekuindarraren aurkako kanporaketa min hartuta zegoelako.