DANTZA
Gazte balleten hirugarren topaketak egingo dira Bidasoaren bi aldeetan
Orain dela urte asko hasitako lankidetza sendotzeko asmoz, «mugaren bi aldeetan kokaturiko bazkideok lankidetza horretan sakontzea erabaki dugu Euskal Herriko dantzaren garapena sustatzeko helburuarekin, eta nagusiki dantzari profesional gazteak babesteko esperientzia pilotuaren bidez», azaldu zuten T. Danz, Gazte Balleten hirugarren topaketen antolatzaileek. Gaur, Donibane Garaziko Vauba zineman, IT Dansa arituko da eta bihar, berriz, Ballet Praha Junior-en emanaldia izango da, biak 21.00etatik aurrera. Bihar Donostiako Gasteszenan ere izango da IT Dansa eta igandean, berriz, Ballet Praha Junior. Bi emanaldi hauek 19.00etan hasiko dira.