GARA > Idatzia > Ekonomia

Euskal Herriko Laborantza Ganbera erabat legezko egitura da honezkero

GARA |

Joan den maiatzaren 6an Paueko Dei-epaitegiak emandako ebazpenaren aurka helegitea tartekatzeko epea agorturik, Euskal Herriko Laborantza Ganbera erabat lege barruko egitura izango da aurrerantzean.

Gorenera jotzeko bost egun zituen Estatuko Fiskaltzak baina, Baionako auzitegiak iazko martxoan hartutako erabakiarekin ez bezala, Pauekoak berretsi duenaren kontra ez joatea deliberatu du.

Horrenbestez, epaitegietan oraindik abian diren beste bost prozedura (gehienak diru laguntzekin zerikusia dutenak), bertan behera geratu beharko lirateke. Laborantza iraunkorra sustatzeko elkarteak hori espero du bederen, «auzi gehienak zigor epaitegian zegoen afera honetan oinarritu baitira. EHLG erabat zurituta geratu denez, auzi horiek aurrera jarraitzeak ez du zentzurik».

Laborantza Ganberaren «zilegitasuna indartu» bada ere, elkarteak bost urteotako «eraso bidegabeen ondorioz galdutako denbora, energia eta dirua» deitoratu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo