GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskararen aurkako eraso etengabeen desarrazoiari aurre egiteko hamaika arrazoi

Nafarroako errealitate linguistiko eta politikoa ezagutzen ez duena harritu egingo luke Kontseiluak Iruñean gaurko deitu duen manifestazioak. Komunitate asko borrokatu eta borrokatzen dira beren hizkuntza eskubideak errespeta ditzaten, besteak beste euskaldunok, baina kanpoko behatzailea harrituko lukeena herritarrek komunitate horretako gobernuen hizkuntza politikaren kontra mobilizatu behar izatea da, komunitate horretako eskubideak -tartean hizkuntza eskubideak- bermatu beharko lituzketenen politikaren kontra, hain zuzen. Gaur Iruñeak bere baitan hartuko du Sanzen Gobernuaren hizkuntza politikak sorrarazi duen haserrea eta nafar herritarrek beren ama hizkuntzan ikasi, informatu, erosi, jaiak ospatu... euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena. Politika hori ez baita urria bakarrik; euskarari, laguntza gehien behar duen hizkuntzari laguntza oro ukatzeaz gain, baztertzeaz gain, etengabe erasotzen dio euskalduntasun zantzu oro ezabatzeko nahi obsesiboan eta bultzada politiko nabarmenean. Gaur Iruñean inposizioaren aurkako giza uholde bat sortzeko hamaika arrazoi daude, bakar batean bil daitezkeenak: desarrazoiari aurre egitea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo