Nestor Basterretxea Museoen Gaueko «izarra» izango da Baionan
Baionako Euskal Museoak eta Bonnat museoko Carré aretoak Nestor Basterretxea eskultore bermeotarraren sorkuntza nagusiak biltzen dituen erakusketa «zatikatua» zabaldu dute. Bere ibilbide profesionalean egindako obra garrantzitsuenak, gainera, gauez bisitatu ahal izango dira gaur, Europako Museoen Gauarekin bat eginez.Ainize BUTRON | BAIONA
Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924) erakusketarekin ospatuko du aurten Baionak Europako Museoen Gaua. Hiriburuko bi tokitan ikusgai -Euskal Museoan eta Bonnat museoko Carré aretoan-, bermeotarraren lanak gaurtik ondoko abuztuaren 22ra arte ikusi ahal izango dira. Nazioarteko ospakizunarekin bat eginez, gaueko hamaikak arte zabalik izango dituzte ateak, eta arratsean bisita gidatuak egingo dituzte.
Erakusketaren estreina atzo goizean egin zuten, Bermeoko sortzailea bertan zela. Baionan orain arte Basterretxea bezalako artista «ohoratzeko» aukerarik ez dutela izan goraipatu zuen Jean Rene Etxegarai, herriko kultur arduradunak.
«Erakusketa hau zabalduz, historiarekin konponketa bat egiten dugu, Ipar Euskal Herrian ez baita Basterretxea bezalako euskal artista baten obrak ikusteko aukerarik izan», esan zuen. Hortaz, Chillida eta Oteiza bezalako artistekin «gauza bera» egin beharko dutela azpimarratu zuen. Baionako erakusketak Basterretxearen obra osoa laburbiltzen du. Erakusketa, bi zatitan banatuta dago. Euskal Museoan, lehenik, Basterretxearen sorkuntza nagusiak biltzen dira: «Hilarriak eta Ilargi amandrea» saileko hamabi eskulturak, eta «Euskal kosmogoniako» saila daude bertan. Bonnat museoko Carré gunean, berriz, «Gernika 50», bonbardaketaren 50. urteurrenaren karietara egindako seriea eta 2009an landuriko argitaratu gabeko collageak biltzen dira. Basterretxeak -bildumaren komisarioa da gainera- bi museoetako erakusketak oso ezberdinak direla nabarmendu zuen, nahiz eta biak «barne-barnekoak» diren. Artistak ekitaldia aldarrikapen bat luzatzeko baliatu zuen, eta, «hogei eta hamar kilometrora bizi garen artisten artean hain ezagutza murritza izatea» tamaldu zuen. Egoera hori aldatzeko, Hego zein Ipar Euskal Herriko artisten arteko harremanak errazteko lan talde bat osatzeko beharraz mintzatu zen. Hala, aurrerantzean, «obrak berriz ere soto batean sartu baino, kanpora ateratzeko aukera» izateko esperantzarekin agurtu zen.
Desde el puerto irlandés de Cobh, hasta el de Vladivostock, la Europa de los museos se convertirá en una fiesta esta noche: más de 3.000 museos abrirán gratuitamente sus puertas con motivo de la celebración de la Noche de los Museos.
De los 47 países que componen el Consejo de Europa, 39 participarán en esta nueva edición que estará marcada por la fuerte participación de museos británicos y rusos. Este año se abstendrán, entre otros, la república de San Marino, Islandia y Liechtenstein que, a pesar de contar con una amplia oferta museística, prefiere mantenerse al margen de estas celebraciones.
Al contrario que estos territorios, los países bálticos se han movilizado de forma especial. Cien museos estonios fomarán parte de esta jornada y todas las pinacotecas de Letonia abrirán sus puertas gratuitamente durante toda la noche. En Rusia, se abrirán 300 locales, ochenta más que el año pasado. En Italia, serán 400 y en Gran Bretaña, 320. En territorio galo abrirán sus puertas al público 1.300 museos de arte, etnográficos, historia y ciencia, tanto públicos como privados. El año pasado, más de 1,8 millones de personas participaron en esta iniciativa cultural, 300.000 más que en 2008. Este año, esta iniciativa se abre a todo tipo de públicos pero, especialmente, al sector joven y a todas aquellas personas que no acuden de forma habitual a los museos. Creada en 2005 por el Ministerio de Cultura francés, la Noche de los Museos está patrocinada por el Consejo de Europa desde 2006.
GARA