GARA > Idatzia > Kultura

Google-k euskarazko itzultzailea eskaintzen du

GARA | BILBO

Google Interneteko bilatzaileak beste bost hizkuntza gehitu ditu bere GoogleTranslate itzulpen aplikaziora. Halaxe adierazi zuten atzo aplikazioaren blogean. Hizkuntza horietako bat da euskara. Batu diren gainerakoak azerbaijanera, armeniera, urdua eta georgiera dira. Honenbestez, guztira 57 hizkuntza dira zerbitzu honek biltzen dituenak. Hala ere, aplikazioaren blogean jakinarazi zutenez, gehitu berri diren bost hizkuntzak «alpha egoeran» aurkitzen dira oraingoz. Beraz, zerbitzua ez da oraingoz guztiz zuzena eta hobetze lanetan arituko dira datozen egunetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo