GARA > Idatzia > Euskal Herria

Milaka lagun espero dituzte Iruñean, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko hitzorduan

p015_f02.jpg

GARA | IRUÑEA

Orain kasik bi hilabete iragarri zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko gaurko manifestazioa. Geroztik, milaka eta milaka lagunek azaldu diote atxikimendua deialdiari, lau milatik gora. Hainbat erakundek, alderdi politikok, eta eragilek ere baieztatu dute gaur Iruñean izango direla euskararen alde egiteko.

Manifestazioa 18.00etan Golem zinematik abiatuko da, baina aldez aurretik, AEK-k Donibane auzoan izango duen karpan hamaika ekintza izango dira, eta 17.30ean, kalejira erraldoi eta ikusgarria abiatuko da manifestazioaren hasierara. Hau bukatu bezain laster, kalejirari jarraipena emango diote festara itzultzeko.

Kontseiluak ostegunean egindako agerraldian adierazi zuenez, mezu baikorra helaraziko dute gaur hiriko kaleetan zehar. «Euskaraz bizi nahi dugula esateko goaz, Nafarroan euskaraz bizitzea zilegi dela esateko goaz, harrotasunez eta alai», aipatu zuen Iñaki Lasak, kanpainako koordinatzaileak.

Testuinguru «ilunaren aurrean», baikor jokatzeko garaia dela gaineratu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo