Giroa
Pozzatoren garaipen handia, zeharo erotu den lasterketan
Azken mendatean talde arriskutsua osatu da, Evans eta Sastre atzean lagata.
Arnaitz GORRITI
Ez dago bakerik, ezta lasaitasunik ere, 2010eko Giroan. Bezperan sailkapen nagusia erabat irauli ostean, lasaitasuna espero bazen ere, Citta Sant'Angelo eta Porto Recanti arteko etaparako, ez zen halakorik izan. Amaiera ero baten ostean, Pozzatok lortu zuen garaipena, aurtengo Giroko italiarren aurrenekoa.
Etapa lasai zihoan hirugarren mailako Potenza Picena mendatetxora iritsi arte. Hirukote baten ihesaldia, Flens, Kitsov eta Kaisenena, izan zen ordura arteko gertakaririk azpimarragarriena, baina tropelak igotzen hasterako harrapatu zituen. Ezustean, hamarreko talde arriskutsu batek, tartean Vinokourov, Cunego, Nibali, Basso, Pinotti, Garzelli, Scarponi edo Pozzato baitziren, lasterketa hankaz gora jarri zuen. Beren erasoak Porte liderra, Arroyo, Sastre eta Evans jokoz kanpo harrapatu zituen eta amaiera paregabea eskaini zuten.
Helmugan 10 segundoko tartea baino ez zen izan iheslarien eta tropelaren artean, baina Giro honek ez duela logikarik erakutsi zuen. Tropeleko «oilarrak» urduri daude eta nonahi mugitzen dira; horren adibide da atzoko erasoa, bai eta Cadel Evansek zenbait aurkarirekin izandako sesioak.
Floyd Landis confesó que se dopó durante su carrera, y acusó a corredores, directores, mánagers y patrocinadores de dopaje organizado, mencionando a US Postal y Phonak, y acusando a Johan Bruyneel.
La respuesta fue inmediata. La UCI «lamentó» las acusaciones, por no dar «tiempo» a las autoridades de EEUU; Andy Rihs, ex propietario de Phonak y ahora de BMC, las negaba «rotundamente», y George Hincapie, ex de US Postal y hoy en BMC, dijo estar «muy decepcionado». A. G.