GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atez atekoarekin hasteko gogoz dago Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria

Azaroan egitasmoa publiko egin zutenekin buru-belarri aritu dira lanean Oiartzunen atez atekoa prestatzen; azkenean, bihar hasiko dira bilketa sistema erabiltzen. Goizean zehar kaleetatik erretiratuko dituzte ohiko edukiontziak ¯beirarena izan ezik¯ eta gauean egingo dute lehen bilketa. Aitor Etxeberria alkateak, herritarrei lasai egoteko mezua bidali nahi izan die eta «emaitza bikainak» lortuko dituzten konfiantza osoz agertu zen.

p020_f01_148x132.jpg

Janire ARRONDO |

Hondakinen arazoari irteera emateko bidean, bihar jarriko dute martxan Oiartzunen hondakinen gaikako bilketa. Beraz, hemendik aurrera etxeetan eta saltokietan sortutako hondakinak bost zatitan bereiztu beharko dituzte: beira, papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa. Zakarra, ohiko edukiontzietan utzi beharrean dagoeneko kalean prest diren «zintzilikailuetan» utziko dute. Hala, Usurbil eta Hernanirekin batera, dagoeneko, hiru izango dira Euskal Herrian atez ateko sistema darabiltenak.

Egunotan udal teknikariak kaleko instalazioak prestatzen zein bizilagunei informazioa banatzen buru-belarri ibili dira lanean. Zehazki, aste honetan azken kubo marroiak eta dagozkien identifikazio kodeak, «aportazio guneetako» giltzak eta saltokietako ontziak banatzen aritu dira.

Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria ere lanpetuta dabil, iganderako guztia prest izan dadin. Hala ere, «hasteko gogoz» eta «gauzak ahalik eta ongien egiteko asmoz» daudela aitortu zion Etxeberria alkateak GARAri. «Oiartzuarrek erakutsi digute baliabideak eskura izanez gero apustuari ekiteko prest daudela», zioen.

Azaroan proiektua aurkeztu zutenetik, herritarrei informazioa eman eta beraiengandik proposamenak jasotzen saiatu direla azaldu zuen; «atez atekoa sistema malgua da eta Oiartzungo errealitatera ahalik eta gehien egokitzen saiatu gara». Hemendik aurrerako helburua, berriz, atez atekoarekin «ahalik eta emaitzarik onenak» lortzea dute.

«Orain arteko ohiturak pixka bat aldatu behar ditugu denok eta normala da zalantzak sortzea», gehitu zuen Etxeberriak. Hala ere, oiartzuarrak bilketa era honetara ohitzen doazen eran informazio bulegokoak laguntzaile izango dituzte. Bizilagunen batek zerbait gaizki eginez gero teknikariak eurekin harremanetan jarri eta nola egin behar duten azalduko diete. Hala, alkateak gogorarazi nahi izan zuen herritarrek Done Eztebe plazan dutela atez atekoaren gaineko informazioa jasotzeko gunea, eta telefonoz edo webgunearen bidez jar daitezkeela harremanetan. «Ohitura aldaketa txiki bat nahikoa da emaitza oso onak lortzeko eta horretan saiatu behar dugu denok», zioen.

Ziur da alkatea emaitza horiek berehala iritsiko direla. Bere hitzetan konposta kanpainan lortutako emaitzak dira horren adierazle.

Hain zuzen ere, Oiartzunen ia 600 familia arduratuko dira materia organikoaren kudeaketaz. Etxeberriak gogorarazi zuenez Gipuzkoako Aldundiak 4 urtean lortutako emaitzak hirukoiztea lortu dute 4 hilebetean. «Konfiantza osoa dut oiartzuarrengan, badakit denon artean gauzak ongi egin eta emaitza bikainak lortuko ditugula», gaineratu zuen.

Egunean egunekoa, atarian

Asteburuan, azken orduan, egin beharreko lana, edukiontziak kaletik kentzea izango da. Hain zuzen, bihar goizean hasiko dira langileak edukiontziak erretiratzen eta 22.00etatik aurrera egingo dute lehen bilketa. Lehen egun honetan, organikoak bilduko dituzte, beraz, bizilagunek kubo marroiak estreinatuko dituzte. Astelehena eta osteguna ontzi horiak ateratzeko eguna izango da, astearteetan papera eta kartoia, eta asteazken, ostiral eta igandetan organikoak.

«Larrialdi guneak» ordutegiarekin arazoak dituztenentzat prestatu dituzte, eta «garbigunean» egunerokoan sortzen ez diren hondakinak uzteko lekua izango dute. Bolumen handiko hondakinak eramateko etxeko zerbitzua izango da.

Hernani recoge en un día lo que Zarautz en un mes

El Ayuntamiento de Hernani ya celebra los «excelentes» resultados que están consiguiendo con la recogida de residuos puerta a puerta que se implantó hace justamente dos semanas. Concretamente, el éxito de este sistema lo demuestran los 11.100 kilos de matera orgánica que se recogieron el 12 de mayo ¯a 3 días del inicio¯. En comparación con otros municipios donde cuentan con el sistema del quinto contenedor, Hernani recogió en un solo día más materia orgánica que lo que Zarautz recoge en un mes ¯11.023 kilos¯ y el doble de lo que Aretxabaleta recoge en un mes ¯5.875¯. Teniendo en cuenta más datos, el primer lunes de recogida de envases ligeros se recolectaron 2.800 kilos y el jueves 3.920. Asimismo, el primer martes se recogieron 3.540 de papel y cartón.

Desde el Consistorio hernaniarra entienden que al obtener esos resultados a tan solo una semana de su implantación se demuestra lo «fácil» que es amoldarse al puerta a puerta y «el salto gigantesco que se puede dar con un pequeño esfuerzo» en la cantidad de residuos que se reciclan.

En palabras de la concejala de Medio Ambiente, Izaskun Txintxurreta, en Hernani han encontrado «la solución al problema de los residuos». «Desde el inicio, la ciudadanía ha respondido y ha sacado los residuos como deben sacarlos. Estamos contentos con los resultados y queremos felicitar a toda la ciudadanía porque realmente lo están haciendo bien», manifestó la edil. Asimismo, expresó que «tarde o temprano la Diputación tendrá que responder a la moratoria de seis años que pide el Pacto de Usurbil para la incineradora». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo