GARA > Idatzia > Ekonomia

Babcock-eko langileek enpresaren etorkizuna berma dadila exijitu dute martxa baten bidez

p031_f02_88x72.jpg

GARA | ORTUELLA

Babcock Power fabrikako langileek enpresak bizi duen «egoera larria» salatzeko bi ordu inguruko martxa burutu zuten atzo Sestao eta Ortuella herrien artean. Ibilbidean zehar langileen hainbat ordezkari Trapagaran eta Ortuellako alkateekin bildu ziren eta bi udalek langileen aldarrikapenak babestu izana eskertu zuen enpresa batzordeak. Zehazki, enpresak sortzen dituen mila lanpostu zuzen nahiz zeharkakoak mantentzeko proiektu industriala osatu dadila exijitzen dute langileek.

Era berean, mobilizazioak antolatzen jarraituko dutela iragarri zuten elkarrizketa eta negoziazio mahaia osatzen den arte. Mahai horretan lantokiaren egoeran eragina duten alde guztiak egon daitezen nahi dute «enpresaren itxiera edo likidazioa saihestu eta irtenbide egokiena bilatzeko».

Azkenik, langileen martxan zehar polizien presentzia «guztiz lekuz kanpokoa» izan zela salatu zuen enpresa batzordeak eta langileek enpresaren etorkizuna eta euren lanpostuen mantentzea baino ez dutela aldarrikatzen gogoratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo