GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Ikuskizuna Zizurkil

Paskualtxok merezitako omenaldia jasoko du

J.L.

Paskualtxo ezaguna izan da herri-kirol munduan, segan eta harri-jasotzen, beste kirol batzuen artean, eta azkeneko urteetan Juan Manuel Erasunen ondoan ikusi ahal izan da, bai segako lehietan, bai aizkoran. Omenaldia jasoko du, ekainaren 6an Zizurkilen.

Oraindik xehetasun guztiak ezagutzera eman ez baldin badituzte ere, aizkolari, harri-jasotzaile, trontzalari, korrikalari eta segalari ugari izango dira goizeko erakustaldian, eta horren ondotik egingo duten bazkarian ez da trikitilaririk eta bertsolaririk faltako.

Bazkarian parte hartu nahi duenak, maiatzaren 30erako eman beharko du izena. Txartelak salgai daude Azpeitian Mendizabal jatetxean, Tolosan Kantabrikon, Zizurkilen Iriarte tabernan, Aian Joanene tabernan, eta Asteasun Iturriondo jatetxean. Helduek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta 8 euro 14 urtetik beherakoek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo