GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Caja Laboral Baskonia

Finalerdietarako txartela saltzen duten leihatilarantz

Azkenera arte zalantza izango da Englishek jokatuko duen ala ez, saihetsean duen pitzaduragatik. Kontzentrazio hutsuneak ekidin nahi ditu Ivanovicek.

p050_f01_097X116.jpg

Arnaitz GORRITI

Finalerdietarako sailkapena eskura dauka Caja Laboral Baskoniak ostiraleko dema irabazi ostean. Horretarako nahikoa du gaur Telefonica Arena pabiloian Estudiantes gaindituta. Duela lau urtetik hona play off-etatik at geratu eta aurten zortzi onenen artean sailkatu ostean, badirudi Madrilgo taldeak ez duela denboraldi erregularraren ostean aurrera egiteko adina gaitasun. Bada, esan liteke gasteiztarren lanik zailena hurrengo kanporaketarako txartelak banatzen dituzten leihatila non den aurkitzea izango dela.

Alabaina, ez da ahaztu behar liga erregularreko neurketan Luis Casimirok zuzentzen duen taldea 74-58 nagusitu zela. «Gainetik pasa zitzaizkigun. Orduan baino hobeto jokatu beharko dugu, beraz, bigarren puntua eskuratzeko», adierazi zuen San Emeteriok lehenengo partidaren ostean.

Ostiralean hiruko mordo bat saskiratuta apurtu zuten baskonistek madrildarren defentsa. Pau Ribas izan zen hiruko marraz atzetik hobekien aritu zen jokalarietako bat. «Estudiantesek barruko jokoa lotzen egin du ahalegina, eta, ondorioz, urrunetik bakarrik jaurtitzeko aukera izan dugu. Hala ere, ezin gara fidatu, eta tira, liga erregularrean eman ziguten jipoiak nahikoa xaxatzen gaitu Madrilen ere irabazteko», adierazi zuen.

Uneoro kontzentraturik

Ostiralean maila aparta emanagatik, zenbait unetan intentsitatea jaitsi zuen talde gasteiztarrak. Hala, Estudiantesek, batez ere Caner Medleyren azken laurdeneko saskiratzeei esker, zenbait mementotan partidan berriro sartzea lortu zuen.

Ez zitzaizkion batere gustatu Dusko Ivanovic-i bere jokalarien kontzentrazioaren gorabeherak. «Hainbat aldetatik oso lan ona egin dugu, baina beste askotatik ez. Hau play offa da eta ezin dugu ahaztu neurketek 40 minutu dituztela. Estudiantesek sekula ere ez du etsitzen eta, bada, pazientziaz jokatu beharko dugu uneoro, arazorik izan nahi ez badugu. Igandeko partida aurrenekoa baino are gogorragoa izango da, beren kantxan askoz gehiago estutuko gaituztelako. Nekea ere ez da aitzakia, play offetan eman behar baita barruan den guztia», gogorarazi zuen Ivanovicek.

Caja Laboral Baskoniak bigarren partida hau jokatzeko Carl English zalantzan dauka. Ivanovicek adierazi zuenez, saihetsean pitzadura txiki bat ei dauka. «Hasieran kolpe bat besterik ez zuela uste genuen», onartu zuen baskonisten teknikariak aurreneko partidaren osteko prentsaurrekoan.

«Baina azkenengo entrenamendu saioaren atzetik, minez jarraitzen zuela ikusi, eta proba bat egin ostean konturatu ginen zer gertatzen zitzaion jokalariari. Hala ere, kantxara ateratzeko amorratzen dago English; aulkian geratuko da, baina ezin da esan bigarren neurketan ez duenik jokatuko. Gainerako jokalariak, berriz, ongi daude», gaineratu zuen.

El Real Madrid fuerza el desempate en Sevilla

El Real Madrid logró ayer forzar el desempate de su eliminatoria de cuartos de final. El conjunto entrenado por Ettore Messina se imponía por 71-76 al Cajasol en el pabellón San Pablo de Sevilla. La escuadra hispalense no pudo voltear el 25-40 adverso con el que terminó la primera mitad.

Tras el inesperado tropezón del pasado jueves, el Real Madrid afrontaba este segundo partido con bríos renovados, conscientes de que una nueva derrota no sólo supondría la eliminación liguera, sino certificar una temporada culminada en un fracaso absoluto tras un sinfín de dinero derrochado en jugadores y un técnico de prestigio. Llull y Ante Tomic guiaron el primer arreón madridista ante un Cajasol acogotado, presa de su juego excesivamente lento. Los de Joan Plaza no entraron en calor hasta verse 20 puntos por debajo.

De la mano de Miso, Savanovic y Calloway, Cajasol aceleró su juego y apretó el marcador, pero el temple de Bullock y Garbajosa impidió su remontada. El desenlace llegará mañana.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo