GARA > Idatzia > Kultura

TABAKALERA

Joxean Muñozen lankideek esker oneko eskutitza idatzi diote zuzendari ohiari

Iragandako astean utzi zuen Tabakalerako zuzendariak, Joxean Muñozek, zuzendari izatearen egitekoari, eta atzo bere lan talde ohiak eskerrak emanez eskutitz bateratua egin zuen publiko. «Joan den astean jazotako ustekabeko gertakarien aurrean, Tabakalerako lantaldeko kideok proiektuarekiko koherentziagatik eta konpromisoagatik hartu duen erabakiarekiko errespetua eta babesa adierazi nahi dizkiogu Joxean Muñozi», diote lehen lerroek. Halaber, «esker ona» azaldu zioten: «Uneoro transmititu digun ilusio eta konfiantzagatik, eta asmo handiko proiektu berritzaile hau kriterio egokiz gidatzeko erakutsi duen gaitasunagatik. Luxu bat izan da. Mila esker!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo