GARA > Idatzia > Ekonomia

Elkarretaratzea Gasteizen

Bi mila sinadura bildu dituzte anbulantzien gatazka konpon dadin

ELAk eta LABek elkarretaratzea egin zuten atzo Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean, administrazioak eta patronalak anbulantzien gatazkan duten jarrera salatzeko eta konponbidearen alde jaso dituzten 2.000 sinadurak aurkezteko. Sinatu duten lagun horiek egunero pairatzen dituzte 25 egun bete dituen grebaren ondorioak eta Lan Sailari konponbide bat lortzeko esku hartu dezala eskatu diote. Aipaturiko bi sindikatuek gaur arratsaldean biltzea eskatu diote patronalari, eta prestutasuna agertu dute «alde guztiekin mahai batean eseri eta gatazka konpontzeko». Beste bi aldeek, aldiz, orain arte kontrako jarrerari eutsi diotela salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo