GARA > Idatzia > Ekonomia

Gurrutxaga eta Uriondo

Munduko kritikari ospetsuenak 91 puntu eman dizkie Bizkaiko bi txakolini

Robert Parkerrek, ardoen esparruan munduko kritikari onenak, editatzen duen «The wine advocate» gidak 91 puntu eman dizkie Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duten Gurrutxaga 2009 eta Uriondo 2009 txakolinei. Honekin batera, Bizkaiko beste bi txakolinek, Agirrebekok eta Itsasmendik, 90 puntu eskuratu dituzte, balorazio bikaina, beraz. Balorazio horien arabera, Bizkaiko txakolinak estatu osoan ongien baloratutako ardo zuri gazteen artean daude, eta «inolako konplexurik gabe» lehia daitezke garestiagoak diren beste ardo batzuekin, Jatorrizko Deituraren Kontseiluko ordezkariek atzo nabarmendu zutenez. Beren aburuz, «originaltasuna» eta «garraztasun atsegina» ezaugarri nagusi dituen txakolina «bere txokoa lortzen ari da kalitatezko ardoen artean».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo