GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

LE JOURNAL | Jean-Louis Davant 2010/5/28

2010ko pastorala

Aurtengo pastorala Barkoxen emanik date üztailaren 25ean (igantez), üztailaren 31an (neskenegün arratsez) eta agorrilaren zortzian (igantez). Izenbürü, titülü edo titrea: Xahakoa, piezako heroiaren kantare llabür bezain ezagüna den baten izenetik. Trajeria horren aipatzen düan gizona: Alexis Etchecopar «Attüli» kantore hontzalea (1924-2005), Barkoxtarra, laboraria bi Etxahunak bezala. Piezaren izkiribaino, idazlea: Patrick Quéheille «Kanpo» herritarra. (...).

Pastoral errejenta halaber Barkoxtarra da: Jean-Fabien Lexardoy, Mardoenekoa. (...). Kantore gidaria ere Barkotxekoa da: Sophie Larrandaburu anderea. (...)

Barkoxek ühantxa handia dü Xiberoko eüskal jeietan, bereziki pastoraletan; herri azkar eta zabala da, talentüz aberatsa: beraz düdarik ez düt antzerki eder bat emanen deigüla daigün üdan. Alexis Etchécopar «Attulik» omenaldi/gorazarre hori ontsa merexi dü, lüzaz kantore hontzale haütü bat izan beita, Etxahun Irurikoaren parean. Bena gizon diskreta beitzen, franko ahatzerik egon da urte hanitsez. Ordü züan itzaletik elki zedin, eta bere herritarrer esker azkenean argialat agertüren zaigü bere kantoreekin, ezagünenak dütüalarik Xahakoa, Pilotarien biltzarra, Sorleküa kitatüz eta Bihotzeko argia. Andana bat entzünen dügü daigün üztail-agorriletan (...).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo