GARA > Idatzia > Ekonomia

CCOOk eta UGTk ez dute uste CEOErekin akordiorik lortuko dutenik

Gobernu espainolak lan merkatuaren erreforma onartzeko ekainaren 11ra arteko epea jarri ostean, CCOO eta UGT sindikatuak eta CEOE patronalak, Lan ministro españolaren parte hartzearekin, bilera egin zuten atzo. Berriro ere sindikatu eta patronalak ez zuten adostasunik lortu. CCOOk nahiz UGTk patronalarekin akordiorik lortzea oso zaila izango dela uste dutela adierazi zuten. Ondorioz, Gobernuak dekretuz onar lezake lan merkatuaren erreforma.

p036_f01_199x116.jpg

GARA |

CCOO eta UGT sindikatuek, CEOE patronalak eta Gobernu españoleko Lan ministro Celestino Corbachok lan merkatuaren erreforma adosteko atzo egindako bilera adostasunik gabe bukatu zen. Bi sindikatuotako iturriek Europa Press agentziari adierazi ziotenez, bilerak ez zuen sindikatu eta enpresarien arteko desadostasunei aurre egiteko balio izan. Joan den ostiralean Gobernu espainolak datorren ekainaren 11rako erreforma onartu nahi duela adierazi ostean, akordioa lortzeko tartea gero eta txikiagoa da. Hasiera batean, Gobernuak sindikatuek eta patronalak akordioa erdiets dezaten bihar arteko epea ezarri bazuen ere, ostiralean beste astebete luzatu zuen negoziatzen jarraitzeko tartea.

Gobernu espainoleko presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak ostiralean adierazi zuenez, Gobernuaren asmoa lan merkatuaren erreforma CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE nahiz Cepyme patronalekin adostea da. Lortu ezean, Parlamentuko gainerako taldeekin adostuko dute erreforma. Beraz, eta Lan ministro Celestino Corbachok esan zuenez, Gobernuak ez du dekreturik aplikatuko. Gobernuko hainbat iturrik, ordea, lan merkatuaren erreforma dekretuz onartzeko prest daudela adierazi zuten.

CCOOk eta UGTk ordea CEOErekin adostasuna lortzea oso zail ikusten dutela adierazi zuten. Zentzu honetan, CCOO Euskadiko idazkari nagusi Unai Sordok Radio Euskadi-ri eskaini eta Europa Press-ek jasotako elkarrizketan epe aldaketa «luzapen estrategia» dela baieztatu zuen. Era berean, Gobernu espainolak lan merkatuaren erreformari dagokionez CEOE patronalak agertu duen «jarrera egoskorra» aseko duen dekretua onartzen badu, greba orokor batekin topo egingo duela esan zuen.

Ondorengo egunetan patronalarekin akordioa lortzea gainera, zail ikusten du Sordok. «Ez dirudi herenegun desadostasuna zena ondorengo egunetan aldatuko denik», esan zuen. Izan ere, bere ustez, patronala ez dago lan merkatua hobetzeko prest. Alderantziz, CEOEren helburua kaleratzeen kostua merkatzea, kontratazioa prekarizatzea eta enpresako lan baldintzak zehazteko orduan enpresariari baliabide gehiago ematea dela gogorarazi zuen Sordok.

Greba orokorra

UGT sindikatuko iturriek ere, Eferi adierazi ziotenez, atzoko bileraren ostean sindikatu eta patronalaren arteko negoziaketan akordiorik lortuko ez dutela ondoriozta daiteke. Izan ere, patronalak «muturreko» jarrerari eusten diola azaldu zuen.

CCOO Euskadiko ordezkariak berriz «Gobernuak gaizki egingo luke patronal espainolaren jarrera egoskorrenak aseko lituzkeen dekretua onartuz», esan zuen. Eta «dudarik gabe, greba orokor batekin egingo luke topo», gaineratu zuen.

EKAINAK 11

Gobernu espainolak ekainaren 11n lan merkatuaren erreforma onartu nahi du. CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE nahiz Cepyme patronalekin akordiorik lortu ezean, dekretuz onar lezakete erreforma.

Miles de portugueses protestan contra las medidas de ajuste

Bajo el lema «Contra el desempleo: empleo con derechos, mejores salarios para todos» decenas de miles de trabajadores de todo Portugal se manifestaron ayer en Lisboa contra las medidas de austeridad aprobadas por el Gobierno, cuyo objetivo es sanear las cuentas públicas y rebajar el déficit del país. La Confederación General de los Trabajadores Portugueses (CGTP), organizadora de la concentración, estimó que más de 300.000 personas acudieron a la protesta. La manifestación estuvo precedida por tres concentraciones: una de los profesores, otra de los trabajadores del sector privado y una última de los funcionarios públicos.

El secretario general de la CGTP, Manuel Carvalho da Silva, aseguró que la lucha de los trabajadores por sus derechos va a ser «dura y prolongada» y criticó con dureza las medidas llevadas a cabo por el Gobierno socialista de José Sócrates, entre las que se encuentran el aumento de los impuestos o la congelación de los salarios de los funcionarios públicos. Carvalho da Silva instó a la unión de todas las fuerzas sindicales y trabajadores para que «sea cual sea su bandera» se apoyen para protestar contra las iniciativas gubernamentales. «Es tiempo de reforzar nuestra unidad y luchar por el cambio y un rumbo diferente para nuestro país», dijo el sindicalista. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo