GARA > Idatzia > Euskal Herria

Preso eta iheslarien alde Hendaian eta Abadiñon

Preso eta iheslarien aldeko futbol 7 lehiaketa arrakastatsua jokatu zuten atzo Hendaian. Euskal Herri osoko 42 talde bertaratu ziren eta ehunka lagunek kirol eta festa egun bikaina igaro zuten.
p018_f0380048.jpg

GARA |

Futbol 7 txapelketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten atzo Hendaian. Urtero legez, euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen honek ehunka lagun bildu zituen Hendaiako Ondarraitz estadioan. Euskal Herri osotik hurbildutako 42 taldek hartu zuten parte txapelketan eta guztira 600 lagun inguru elkartu ziren, jokalari eta ikusleak kontuan hartuta. Irabazlea, berriz, Ondarroako Berritxu taldea izan zen eta, bigarren, herri bereko Ez Gaude Denok taldea. Hirugarren lekuan Etxarri Aranatzeko taldea geratu zen.

Eguerdian, bazkalaurrean presoei omenaldi hunkigarria egin zieten, txalapartarien eta dantzarien laguntzaz. Antolatzaileetako batek, berriz, eskerrak eman zizkien txapelketan parte hartu zutenei bertan izateagatik eta presoei sostengua emateko gisa horretako ekimenak oso garrantzitsuak direla nabarmendu zuen. Gauean, berriz, Kattu ostatuan jarraitu zuen festak.

Askatu Rock Abadiñon

Abadiñon ere elkartasun ekimen jendetsua egin zuten atzo. Durangaldeko amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta egun osoko egitarau betea izan zuten.

Bilboko Altamira auzoko jaietan, bestalde, goizean festa gunetik kartelak kentzen aritu zen Ertzaintza. Bereziki auzoko preso Maite Juarrosen argazkiak kendu zituzten.

Bestalde, Iurretan mobilizazioa egin zuten presoen alde eta 33 lagun bildu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo