GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Urdaibaiko udalekuak, kultur ondasun izendatzeko bidean

«Txorien txioak eta umeen irriak entzuten jarraitu nahi dugu»

Pozik ziren atzo Sukarrietako Abiña auzoan, Lakuak babesa eman diolako bertako udalekuak jasotzen dituen ingurumen guztiari, Ricardo Bastidak eraikitako etxetik hasi eta lorategietaraino, kultur ondare izendatzeko prozedurari hasiera emanda. Orain, bertako jarduera mantendu eta umeen heziketa eta aisialdirako gune izaten jarrai dezan da auzokideek duten erronka, Urdaibaiko txorien txioak eta umeen irriak entzuten jarraitu nahi dutelako.

p007_f01_198x116.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Abiñaburu jatetxekoek banatu txakolin txikitoa eskuan, topa egin zuten Abiñako auzokideak atzo, Sukarrietako udalekuen ate aurrean, atzeko paretan «Guggenheim go home» pintada zutela. Pozik ziren, Gasteizko Gobernuak, beraiek iaz eskatu bezala, Ricardo Bastidak eraiki etxea eta inguru guztia -pergola eta lorategiak barne-, kultur ondare izendatzeko asmoa agertu duelako.

Ostiral iluntzean, hitzaldi bat antolatu zuen Txatxarramendi elkarteak Sukarrietako liburutegian, Iñaki Uriarte arkitektoa hizlari zela, «Urdaibaiko ondare monumentala» gaitzat hartuta. Aurki Gernikan -datorren ostegunean- eta Bilbon -ekain bukaera aldera- izatekoak dira hizlari.

Eta atzoko hitzordua, berriz, 12.30erako zuten egina, eguraldia eguzkitsu ez baina atsegina zela aprobetxatuta. Ekitaldia San Antonio baselizaren gerizpean egin zen, bertaratutako Edorta Jimenezek azaldu zuenez, «Sabino Arana ezkondu zen tokian», eta 25 lagun inguru bildu zituen -neguan hogeiren bat baino ez dira bizi Abiñan-, umore onean.

Etorkizuna bermatu

Izan ere, auzokideek bazuten zer ospatua, ez baita ohikoa, Jon Martinez Abiñako auzo elkarteko lehendakariak esan zigunez, «Dabid txikiak Goliat handiari aurre egitea lortzea». Pozik egonda ere, «hiru asmorekin hasi ginen lanean, eta lehena baino ez dugu lortu», azaldu zigun Martinezek. Bere esanetan, Sukarrietako udalekuak ez eraistea lortu eta kultur ondasun izendatzea «Euskal Herri eta ludi osorako onura bat da» eta aurrera begira, «bertako jarduera mantenduko dela bermatzea dute helburu, koloniak ez baitu zentzurik umeen hezkuntza eta aisialdirako ez bada -urte osoan zehar erabili ohi dira». Eta atzo ere argi erakutsi zutenez, «auzoak asko maite du kolonia».

Ospakizun xumea bilera egiteko ere baliatu zuten auzokideek baina, udalekuen eremu osoa kultur ondasun izendatzeko bidean jarrita -oraindik erantzunak jasotzeko epean da Lakuak plazaratu txostena-, bertako jarduera mantentzea bermatu nahi dutelako, eta umeen aisialdirako erabilgarri izan dadila, kasik mende batez egin izan duen bezala.

Gainera, egun BBK-k udalekuen inguruan itxita dituen zenbait pasabideren ateak ireki nahi dituzte, «publikoak izan zirelako eta direlako, hesiz josi dituzten arren». Martinezek ere, horrela esan zigun. «Badira sei kilometro kosta itxita daudenak, eta irekita beharko luketenak, publikoak baitira Kosten Legearen arabera».

«La colonia de Sukarrieta realiza una función única e irrepetible»

El conocido arquitecto Iñaki Uriarte, activo defensor de los valores de la colonia de Sukarrieta, se congratulaba ayer de la decisión tomada por Lakua, «plenamente satisfactoria», de calificar como Bien Cultural tanto la colonia como todo su entorno natural -calificación que está en plazo de alegaciones-.

Uriarte recuerda cómo realizó una solicitud de incoación de expediente «el 12 de abril de 2009, a petición de los vecinos de Abiña, porque comenzaba a sonar toda esta tormenta» -se refiere a la intención, por parte de la Diputación, de llevar a cabo el proyecto Guggenheim Urdaibai en las colonias que la BBK posee en Sukarrieta-. «La solicitud aportaba sustancialmente los valores por los que creíamos debía declararse Bien Cultural: sociales, históricos, artísticos, arquitectónicos, paisajísticos y científicos; poniendo en valor, sobre todo, el entorno». El lugar en el que se sitúa y la función que realiza es, según Uriarte, única e irrepetible. Y «está en plena concordancia con la Convención Europea del Paisaje y con el concepto de Paisajes Culturales de la UNESCO».

El departamento de Cultura, prosigue el arquitecto «ha actuado con más celeridad de la habitual», quizá por el despliegue de los medios de comunicación, para tomar una determinación que pocos esperaban pero Uriarte deseaba. «Se califica de conjunto monumental a toda la finca, con el mismo tratamiento que el casco histórico de Elorrio, de Hondarribia o de Bilbo». A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo