GARA > Idatzia > Mundua

Urakanen sasoiaren hasierak kalean harrapatu ditu 1,5 milioi haitiar

Urtarrilaren 12an Haiti suntsitu zuen lurrikaratik lau hilabete eta erdi igaro dira jada, eta oraindik nabarmenak dira triskantzaren ondorioak. Gaur hasten da urakanen denboraldia, eta horren aurrean kezkati daude kalean bizitzen jarraitzen duten milaka haitiarrak.

p020_f01_198x140.jpg

GARA

Gaur hasten da ofizialki urakanen sasoia, eta horri aurre egiten saiatzeko neurriak prestatzen dihardute Haitiko agintariek, iragan urtarrilaren 12an herrialdea suntsitu zuen lurrikararen ostean bizi duten egoera latza dela-eta.

Meteorologian adituen esanetan, datorren denboraldi hau bereziki gogorra izan daiteke, eta aurreikuspenen arabera, sor litezkeen ekaitzen kopurua 14tik 23rakoa da, eta urakanena, berriz, 8 eta 14 bitartekoa. Horrexegatik, Haitiko Gobernuak, besteak beste, plan berezi bat diseinatu du herrialdearen mendebaldeko hogei bat hiritan, kaltetuen gerta litezkeen inguruetan, aplikatzekoa.

Bereziki arriskuan dauden hirien artean Port-au-Prince eta beste zenbait herri daude, esaterako, Leogane, Croix des Bouquets eta Cabaret. 300.000 hildako eta beste hainbeste zauritu eragin zituen lurrikarak gehien kaltetutako inguruetan kokatzen dira horiek guztiak.

Triskantza jazo zenetik lau hilabete eta erdi inguru pasa dira, baina oraindik badira milioi bat eta erdi haitiar, populazioaren %15, plazetan inprobisatutako kanpadenda edo karpen azpian bizirauten jarraitzen dutenak.

Mendebaldeko departamenduko herri-babeseko taldeak indartu egin dituzte, hondamendien aurreko koordinazioa eta kudeaketarako gaitasuna areagotzeko asmotan.

«Larrialdietako zazpi plan prestatzen ari gara», azaldu zuen herri-babeseko arduradun Nadia Lochardek.

Larrialdietako planik ez daukaten mendebaldeko herrietan, «simulazio, larrialdi eta ebakuazio ariketak» egingo dituztela hitzeman zuen.

Herri bakoitzari informazio zehatza ematen ari direla gaineratu zuen, «gainditu behar izango dituzten arazo eta arriskuak» oinarri harturik.

«Zikloien denboraldiaren hasieraz eta etxebizitzarik ez duten dozenaka mila lagunek bizi duten egoera kaxkarraz jakitun gara», azaldu zuen joan den astean Minustaheko buruzagi Edmond Muletek.

Nazio Batuen Erakundeko talde desberdinak erlojuaren kontra lanean ari direla baieztatu zuen, ura kanporatzeko sistemak berrindartzeko.

Lan horien aurrean, gero eta gehiago altxatzen ari dira orain arte eginiko lana aski ez dela salatzeko.

La cifra de muertos por «Agatha» se eleva a 115

La tormenta tropical «Agatha», ahora convertida en depresión, que azotó Centroamérica el fin de semana, ha dejado al menos 115 muertos, la mayoría en Guatemala, aunque también en El Salvador y Honduras, según fuentes oficiales.

El director de la Coordinadora Nacional para la Reducción de Desastres (Conred) de Guatemala, Alejandro Maldonado, explicó que la cifra oficial de fallecidos asciende a 92, mientras que otras 59 personas han sufrido heridas de gravedad, y 54 se han considerado desaparecidas.

El informe de Conred agrega que 111.964 personas han sido evacuadas, 29.245 trasladadas a albergues temporales, 21.465 se encuentran en peligro y 27.112 resultaron damnificadas.

El Salvador se encuentra en estado de emergencia por los estragos provocados por la tormenta tropical y la cifra de víctimas mortales se eleva a 9.

En Honduras, el número de muertos por las precipitaciones se incrementó a 14, según el último informe de la Comisión Permamente de Contingencias (COPECO).

Las lluvias han cesado casi por completo en la región después de que el sistema de baja presión en el que se convirtió «Agatha» quedó desorganizado. EFE

ZAHARRAK BERRI

Prestakuntza lanak gehienbat Haitiko mendebaldera bideratu dituzte. 2008. eta 2009. urteetan ere oso inguru kaltetua izan zen, igarotako urakanen eta ekaitzez ondorioz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo