«Kondesa esku-guria», ironiaz, komikotasunez eta erotismoz beteriko helduentzako ipuina
M. L. | DONOSTIA
Sortu berri den Denonartean argitaletxe-zigiluak, Milena Agus idazle italiarraren azken eleberriaren euskarazko bertsioa argitaratu berri du, «Kondesa esku-guria» («La contessa di ricotta»).
Eleberri honetan jauregi zahar batean bizi diren hiru ahizpen bizitzak kontatzen dira «hizkera argi eta zuzenez»; Noemi, Maddalena eta Kondesa esku-guriarena berarena. Argitaletxeak deskribatzen duenez, «asko du ipuinetik, tragikomediatik eta sentiberatasunez, ironiaz eta feminitatez» beteta dago. Pertsonaiak oso karikaturizatuak ditu, Mari Errauskin edo Edurne Zuri bezalakoen antzerakoak. «Helduentzako ipuin baten modukoa da, baina gaur eguneko eta eguneroko errealitatez betea». Gainera, «maitatzeko eta maitatua izateko irrikaren gaia» ere jorratzen da bertan, «ironiaz, komikotasunez, erotismo dosi handiaz eta sentsibilitatez» heldua.
Milena Agus 1959an jaio zen Genevan, baina Cagliarin bizi da. Emozioak alferrik galdu ez daitezen idazten duela dio, eta bere liburuak «ezongiaren kontrako pilulak edota eromenaren kontrako babesa» direla dio italiarrak. Libururik ospetsuena «Mal di pietre» du, 2006. urtean sortua. Lan horrekin Elsa Morante saria irabazi zuen eta Strega eta Campiello sarietan finalista gelditu zen.
«Kondesa esku-guria»ren itzulpena Fernando Rey nafarrak egin du, 2007. urtean itzulpengintzako Euskadi literatura saria irabazi zuenak.
Denonartean zigilu berria «nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskaraz argitaratzeko asmoz» sortu da. Bide horri ekinez, aurtengo uda ostean Milena Agusen «Giltzurrun-harriak» («Mal di pietre») lana argitaratuko dute.
Obra: ` Romance-s'.
Concepto, coreografía e interpretación: Laurence Yadi, Nicolas Cantillon.
Iluminación: Patrick Riou.
Producción: Cía 7273 (Ginebra).
Lugar y fecha: La Fundición (Bilbo), 30/05/10.