DANTZA
Dantzaz konpainiak «Mintzo» estreinatuko du Victoria Eugenian
Datorren larunbatean, ekainak 5, Dantzaz konpainiak, «Mintzo», bere azken lana estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20.00etan. «Mintzo» ikuskizunak hizkuntza, komunikazioa eta inkomunikazioa ditu hizpide, baita hizkuntza baino adierazle hobea den gorputza eta zalantzak eta errezeloak ere.